Valentzia etxea (Donostia)
Valentzia etxea Donostiako Parte Zaharraren etxebizitza-eraikina da, portu gainerko harresiaren azken aztarnen ondoan.
Valentzia etxea (Donostia) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°19′21″N 1°59′12″W / 43.32253°N 1.98658°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1935 |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura neogotikoa |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Lasala plaza 3 |
Historia eta ezaugarriak
aldatuBere aurretik leku berean Lonja etxea zegoen. Valentzia etxea 1935ean eraiki zen. Arkitektoak Pablo Zabalo eta Jose Manuel Aizpurua izan ziren, batez ere lehenengoa. Anbizio handiko eraikina da, harlanduzko eta hormigoizkoa. Estiloa historizista neogotikokoa da.
Lehen teilatuan tenplete bat zegoen. Udalari ez zitzaion baliorik zuenik eta bota egin zen nahiz eta auzokide asko haren alde jarri. Etxea Alde Zaharra babesteko proiektuaren barruan dago baina ez da aurreikusten elementu hori berreskuratzeko beharra.[1]
Atarian sustatzailearen izen irakur daiteke: Feliciano Valencia. Ataria oso dotorea da, marmolezko eskailera zabalekin eta beirakiekin.