José Ribagorda
José Ribagorda López (Madril, 1961) espainiar kazetari bat da.
José Ribagorda | |
---|---|
(2013) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José Ribagorda López |
Jaiotza | Madril, 1961eko abenduaren 27a (62 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Talde etnikoa | Mediterranean race (en) |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | UNED bachelors degree in political science (en) Faculty of Information Sciences (Complutense University of Madrid) (en) (1978 - 1983) Q67146338 |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista aurkezlea, kazetaria, idazlea eta berriemailea |
Enplegatzailea(k) | PRISA taldea Ábside Media (1986 - 1987) Q5738892 (1987 - 1989) NHK (1990 - 1990) Mediaset España (1990, 2006 - 1997) Radiotelevisión Española (1997 - 2006) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Ibilbidea
aldatuBere ibilbide profesionala irratian hasi zuen, lehenbizi Radio España eta ondoren COPE irrati kateetan, aldi berean Cinco Días ekonomia egunkarian kolaborazioak eginez.
1990ean Telecinco telebista kate pribatuan lanean hasi zen, Luis Mariñas kazetariaren batera albistegiak aurkeztuz. 1994tik aurrera J. J. Santos kazetariarekin batera Entre hoy y mañana gaueko albistegia aurkeztu zuen.
1997an Televisión Española telebista kate publikoan lanean hasi zen, Telediario albistegiaren hirugarren edizioa aurkeztuz. 2000an asteburuko TD albistegia aurkezten hasi zen, lehenbizi María José Molina kazetariarekin batera, 2003tik aurrera Helena Resano iruindar kazetariarekin batera, eta 2004tik aurrera Pilar García Muñiz kazetariarekin batera.
Urte honetan, Pepa Bueno kazetariak aurkeztutako Los desayunos de TVE eguneroko politika eztabaida eta elkarrizketa saioaren zuzendari ordea izendatua izan zen.
2006ean Pedro Piqueras kazetariak Carme Chaparrorekin batera asteburuetako Informativos Telecinco albistegia aurkezteko fitxatu zuen.
2009tik aurrera Marta Fernández kazetariarekin batera 21:00etako edizioa aurkeztera igaro zen. 2010ean asteburuetako albistegira itzuli zen.
2012ko azaroaren 18tik aurrera asteburuetako goizetan Telecinco katearen Cocineros Sin Estrella sukaldaritza saioa aurkezten hasi zen.
2012an Espainiako Ostalaritza Elkarteak herrialde horretako sukaldaritza ezagutearazteko egindako lanarengatik saritu zuen.
2018ko Ordiziako Euskal Jaietan gonbidatu berezia izan zen.