José Olivares Larrondo (Izengoitiak: Tellagorri, Kasia) (Algorta, Getxo, 1892ko abuztuaren 22a - Buenos Aires, Argentina, 1960ko uztailaren 14a) bizkaitar idazlea eta kazetaria izan zen.

José Olivares
Bizitza
JaiotzaAlgorta1892ko abuztuaren 22a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBuenos Aires1960ko uztailaren 14a (67 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, futbolaria eta kazetaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Getxoko Arenas /
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Izengoitia(k)Tellagorri eta Kasia
Zerbitzu militarra
Adar militarraEusko Gudarostea
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Abertzale Ekintza

Biografia aldatu

Sortu berri zen Euzkadi aldizkarian hasi zen kirolei buruzko artikuluak idazten. Getxoko Arenas futbol-talde ospetsuko aurrelaria izan zen. 1920 ondoko urteetan, Excelsior kirol-egunkariko zuzendaria izan zen. EAE-ANV alderdia sortzen parte hartu zuen (1930), eta gizarte- eta politika-gaiez artikulu ugari idatzi zituen alderdiko prentsa zen Tierra Vasca-Eusko Lurra aldizkarian. Antiklerikal itsua ez bazen ere, kristau-erakundeek eta EAJ alderdiak bultzatzen zuten sindikalismoaren aurkako agertu zen, hots, langile abertzaleek osaturiko sindikatuaren aldeko. Espainiako Gerra Zibilaren garaian, Bizkaiko frontea erori zenean, Baionara erbesteratu zen. Euskal Fronte Nazionala osatzeko elkarrizketetan parte hartu zuen erbestean (Lapurdin), 1938. urtean, baina ez ziren adostu. Parisen zen Bigarren Mundu Gerra hasi zenean, eta 1940. urtean, Argentinara ihes egin zuen. Argentina, Estatu Batuak, Venezuela, Mexiko eta Txileko ia euskal argitalpen gehienetan idatzi zuen, Ameriketan eman zituen 20 urteetan. Bertan Pello Irujo alderdikiderekin batera Eusko Lurra EAE-ANVren aldizkarian lanean aritu izan zen Frankoren Diktaduraren urtetan.

Lan nagusiak aldatu

Obra nagusiak:

  • París abandonada (1942)
  • Horas Joviales (1950)
  • Antón Sukalde (1978. urtean plazaratua)
  • Los gudaris de Gartxot
  • Martiñene
  • Txibeltza.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu