Ireki menu nagusia

Anubis Operazioa, 2017ko irailaren 20ean, Espainiako Guardia Zibilak Bartzelonako 13. auzitegiko epailearen aginduz Urriaren 1eko Katalunairen independentzia erreferendumaren aurka burututako polizia operazioa izan zen.

Anubis Operazioa
Mota Polizia operazioa
Data 2017ko irailaren 20a
Lekua  Katalunia
Testuingurua Kataluniako prozesu independentista eta U-1eko independentzia erreferenduma
Egilea Espainiako Guardia Zibila

Operazio honetan zehar Kataluniako Generalitatearen hainbat egoitza miatu eta 15 goi kargu, langile publiko eta erreferendumarekin elkarlanean jardundako enpresetako arduradunak atxilotu zituzten. Guardia Zibilak Generalitatearen Ekonomia, Gobernazio, Kanpo eta Administrazio Harremanak eta Lan, Gizarte eta Familia Sailetako egoitzak miatu zituen.[1]

Espainiako polizi indarrak egoitzak miatzen hasi eta denbora gutxira, egoitzen aurrean hiritarren bapateko elkarretaratzeak jazo ziren.

Ikus gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu