7800° Fahrenheit Bon Jovi talde estatubatuarraren bigarren musika albuma da eta milioi bat inguru ale saldu ditu mundu osoan. Diskoaren izenak harria likido bihurtzeko beharrezko tenperaturari egiten dio erreferentzia. Album honen azalean gainera, taldearen logotipoa agertzen da lehen aldiz, hurrengo disko guztietan egongo dena.
Disko honek aurrekoak baino salmenta txikiagoa izan zuen eta taldeak porrot komertzial gisa hartu zuen, ez baitzien musika munduan aurrerapenik egitea ahalbideratu. Bertako abestiak oso gutxitan jo dituzten beraien kontzertuetan. Urte batzuk beranduago egindako adierazpenetan album hau prestatzeko oso denbora gutxi izan zutea esan suen Jon Bon Jovik eta bere kalitatea besteekin konparatuta baxuagoa zela ere bai.