John Profumo
John Dennis Profumo (prəˈfjuːmoʊ ahoskatua; Londres, 1915eko urtarrilaren 30a – ib., 2006ko martxoaren 9a) ingeles politikari eta militarra izan zen. Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadoreko Harold Macmillan lehen ministroaren gobernuan Gerrarako Estatu Idazkaria izan zen. Bere izena zeraman 1963an gertaturiko eskandaluagatik, Profumo aferagatik, ezaguna da.[1]
Christine Keeler izeneko showgirl gazte batekin zuen harreman sentimentalak gobernu britainiarra kolokan jarriko zuen, eta, ondoren, Lehen Ministroak berak uko egiten lagunduko zuen. Izan ere, Keeler Evgeni Ivanov Sobietar Batasuneko itsas agregatuaren maitalea zen, eta haren ustez, espioi gisa ziharduen estalki diplomatikoan.
Bere dimisioaren ondoren, Profumok boluntario gisa lan egin zuen Toynbee Hallen, ekialdeko Londresko ongintzazko erakunde batean,[2] eta bere diru-biltzaile nagusia bihurtu zen. Ongintzazko ekintza hauek bere ospea berreskuratzen lagundu zioten eta Britainiar Inperioko Ordenako komandante (CBE) izendatu zuten 1975ean.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Cowell, Alan. (2006/03/10). «John Profumo, British minister ruined by sex scandal, dies» The New York Times.
- ↑ (Ingelesez) «The Profumo affair in context» The Economist 2007-5-14.
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |