James Brendan "Jim" Bolger (Opunake, Taranaki eskualdea, 1935eko maiatzaren 31) zeelandaberritar politikaria da. 1990-1997 bitartean lehen ministroa izan zen.

Jim Bolger
Jim Bolger at press conference cropped.jpg
Coat of arms of New Zealand.svg
35. Zeelanda Berriko lehen ministroa

1990eko azaroaren 2a - 1997ko abenduaren 8a
Mike Moore - Jenny Shipley
Barrutia: King Country (en) Itzuli
25. Leader of the Opposition (en) Itzuli

1986ko martxoaren 26a - 1990eko azaroaren 2a
Jim McLay (en) Itzuli - Mike Moore
Zeelanda Berriko Legebiltzarkidea


enbaxadore

Bizitza
JaiotzaŌpunake (en) Itzuli1935eko maiatzaren 31 (87 urte)
Herrialdea Zeelanda Berria
BizilekuaWellington
Hezkuntza
HeziketaOpunake High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria eta nekazaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoaNew Zealand National Party (en) Itzuli

BizitzaAldatu

Irlandar etorkinen semea zen, eta erlijio katolikoan hezi zen. Familiaren nekazaritza- eta abeltzaintza-enpresetako administrazioan parte hartu zuen. 1966an, politikan sartu zen, nekazari eta abeltzainen korporazioko kideen interesen defentsan, eta, handik, joera liberal-kontserbadoreko Alderdi Nazionalera pasatu zen. 1972an Parlamentuan diputatu-aulkia lortu zuen. Robert Muldoonen gobernuan parte hartu zuen 1977tik 1984ra, laboristek kontserbadoreak gobernutik bota zituzten arte. Handik aurrera, bere alderdiaren gidaritza hartzen saiatu zen, baina ez zuen lortu, 1986an Muldoonek erretiroa hartu zuen arte.

1990ean, Alderdi Nazionalak hauteskundeak irabazi zituenean, lehen ministro izatera iritsi zen eta, nekazaritzaren aldeko jarreraz gainera, Estatu Batuekiko hurbiltze-politika bultzatu zuen berehala. 1992an, Frantziako Gobernuarekiko erlazio diplomatikoak konpontzen saiatu zen, 1985az geroztik hondaturik baitzeuden, frantsesek Zeelanda Berriko uretan Rainbow Warrior ontzi ekologistaren aurka egindako erasoa zela eta.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu