Aditu

Peritu» orritik birbideratua)

Aditua edo peritua jakintzaren esparru batean praktikaren eta hezkuntzaren ondorioz esperientzia asko duen pertsona bat da. Modu informalagoan, aditua da eremu zehatz batean duen ezagutza tekniko eta teorikoagatik pareko beste lagun batzuentzat edo jende xehearentzat fidagarria den pertsona, eta batez besteko pertsonak baino ezagutza handiagoa du besteentzat. Adituaren estatusa lortzeko, ezagutza eta trebetasun sakona eskuratu behar da ikerketaren, esperientziaren, hezkuntzaren, lanbidearen bitartez. Adituek sarritan modu ofizialean eta legeak ahaldunduta ematen dute iritzia.

Esparru jakin batzuetan, adituaren definizioa ondo ezarrita dago kontsentsuaren bidez eta, hortaz, ez da beti beharrezkoa izaten adituak kualifikazio akademikoa izan dezan. Adibidez, artaldeak maneiatzen 50 urteko esperientzia duen artzain bat aditutzat hartuko dute inguruko pertsonek artzaintzaren jakintza esparruan. Informatikaren alorreko beste adibide batean, sistema aditu bat fidagarritzat hartuko da sistemak lan egiten duen jakintza eremuko ezagutzak dituen gizaki batek sortu eta prestatu badu, eta sarritan gizakiak baino hobea izango da bere lanean.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.