Jesús Loza

politikari espainiarra
Artikulu hau Jesús Lozari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Loza (argipena)».

Jesús Ángel Ignacio Loza Aguirre (Gasteiz, 1952ko abenduaren 24a) arabar mediku eta politikaria da. VII. eta VIII. legegintzaldiko PSE-EEko eusko legebiltzarkidea da. Arabako PSEko Batzorde Eragileko kidea ere bada. 1987tik 1997 arte Arabako Ongizateko Foru diputatua izan zen, eta 1997tik 1998 arte Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako sailburuordea. Medikuntzan lizentziaturik, sendagilea da ogibidez[1].

Jesús Loza

(2019)

Gobernuaren ordezkaria Euskal Autonomia Erkidegoan

2018ko ekainaren 25a - 2020ko otsailaren 11
Javier de Andrés Guerra - Denis Itxaso

Eusko Legebiltzarkidea

2009ko apirilaren 3a - 2012ko martxoaren 21a - Loly Escudero Fernández
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IX. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

2005eko maiatzaren 16a - 2009ko urtarrilaren 6a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VIII. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

2001eko ekainaren 8a - 2005eko otsailaren 22a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VII. legealdia
Bizitza
JaiotzaGasteiz1952ko abenduaren 24a (71 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmedikua, hematologoa eta politikaria
KidetzaPSE-EE
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Hainbat urtez Fernando Buesa Fundazioko presidenteorde izan da. Txagorritxuko erietxeko zuzendaritzan aritu zen lanean. Patxi Lopez lehendakaritzara heldu zenean, berriz, Elkarbizitzarako ordezkari izendatu zuen.[2] 2018ko ekainean, Gobernuaren ordezkari Euskal Autonomia Erkidegoan izendatu zuten.

Erreferentziak aldatu

  1. «Loza Aguirre, Jesús Ángel Ignacio» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2023-12-08).
  2. «Loza eta Arasti izango dira Espainiako Gobernuaren ordezkariak Hego Euskal Herrian» Berria 2018-06-14 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.


  Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.