Jelena Dmitrievna Stasova (errusieraz: Еле́на Дми́триевна Ста́сова; 1873ko urriaren 3a1966ko abenduaren 31) errusiar militante boltxebikea izan zen, 1895. urtetik iraultzaren kausari emana[1].

Jelena Stasova

SBAKaren Komite Zentraleko politburoaren kide

1919ko uztaila - 1919ko iraila
Q97314829 Itzuli

1919ko martxoaren 25a - 1919ko azaroaren 29a - Nikolai Krestinski
SBAKaren Komite Zentraleko politburoaren kide

1919ko martxoaren 11 - 1919ko martxoaren 25a
Bizitza
JaiotzaSan Petersburgo1873ko urriaren 3a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaMosku1966ko abenduaren 31 (93 urte)
Hobiratze lekuaKremlingo harresiko nekropolia
Familia
AitaDmitri Stasov
AmaQ121419167
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
KidetzaSobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentrala
Sobietar Batasuneko Batzorde Betearazle Zentrala
Sobieten Komite Exekutibo Zentrala
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

Find a Grave: 28363689 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

1898an marxistekin bat egin zuen, eta 1902ko zatiketa garaian boltxebikeekin lerratu zen, alderdiaren militante liberatu bihurtuz. Antolakuntzareko dohain apartak zituenez, San Petersburgoko adarraren “idazkari tekniko” egin zen, hau da, zelula horren lan logistiko klandestino guztia (egunkarien banaketa, inprimaketa, mezuak eta gutunak pasatzea, batzar-tokiak bilatzea eta abar) bere eskuetatik pasatzen zen[1].

1905ean, Suitzara ihes egin behar izan zuen, baina 1906ean Errusiar Estatura itzuli zen, Tbilisira (Georgia), non irakaskuntza eskola bat zuzendu zuen. 1912an, Komite Zentral Boltxebikearen kide aukeratu zuten, eta urte horretan bertan, polizia tsaristak infiltratu bati esker ia zuzendari boltxebike denak atxilotu zituenean, Stasova izan zen Alderdia nola edo hala berreratzeko ardura izan zuena[1].

Alajaina, 1913an atxilotu egin zuten eta 1916an ihes egitea lortu zuen. 1917an, berriz, Komite Zentral Boltxebikearen Idazkari kargurako aukeratu zuten (postu hori sortu berria izan zen, beraz, Stasova izan zen boltxebikeen lehen Idazkaria). Postu hori izan zuen Iraultzaren urterik erabakigarrienetan, ahalik eta 1920ean dimititu zuen arte (Komite Zentraleko postutik baita)[1].

Horrez gain, 1918an Txekaren zuzendaritzako kide izan zen, eta 1919an Alderdiaren Antolakuntzarako Bulegoko (Orgburo) kide bilakatu zen. 1921ean Internazional Komunistaren ordezkari gisa aritu zen Alemanian, 1926. urtera arte. 1927 eta 1937 urteen artean, Nazioarteko Laguntza Gorriaren zuzendariorde eta Sobietar Ordezkaritzaren buru izan zen. Lan horretan zegoela, 1935ean, Internazional Komunistak, erakunde honen Nazioarteko Kontrol Komiteko kide aukeratu zuen, eta kargu hori mantendu zuen 1943an Internazionala desegin arte. 1938 eta 1946 artean, Internatsionalnaia Literatura (Nazioarteko Literatura) aldizkariaren zuzendari izan zen. 1946an erretiratu zen. 1966an hil zen, 93 urte zituela[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e Stasova, Elena, K17 2017-05-09. CC0 Domeinu Publikoa