Jafar Panahi

Jafar Panahi (persieraz: جعفر پناهی‎; Mianeh, Ekialdeko Azerbaijan, 1960ko uztailaren 11) irandar zinema zuzendaria eta gidoilaria da.

Jafar Panahi
Jafar Panahi, Cines del Sur 2007-1 (cropped).jpg
Bizitza
JaiotzaMianeh (en) Itzuli1960ko uztailaren 11 (62 urte)
Herrialdea Iran
BizilekuaTeheran
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaIran Broadcasting College (en) Itzuli
Teherango Unibertsitatea
HizkuntzakIrandar hizkuntzak
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, zinema ekoizlea, film-muntatzailea, gidoilaria eta aktorea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraIslamic Republic of Iran Army Ground Forces (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaXiismoa

IMDB: nm0070159 Allocine: 21762 Allmovie: p199517 Edit the value on Wikidata

ZigorraAldatu

2010ean zinemagilea kartzelatua izan zen, Irango erregimenaren kontrako jarrera publikoa agertu ostean. Ordurako, herrialdeko zinemagilerik garrantzitsuenetakoa zen Panahi.[1]

Zuzendaria zigortua izan bezain laster, nazioarteko kanpaina indartsu bat jarri zen martxan hura aske uztea eskatzeko. Zinema munduko kide ezagun ugarik hartu zuten parte, eta protestek ataka zailean jarri zuten Irango gobernua.[1]

Egoera are gehiago korapilatu zen Canneseko zinemaldiak Panahi aukeratu zuenean sail ofizialeko epaimahaikide izateko. Zuzendariak, jakina, ez zuen Frantziara bidaiatzeko baimenik lortu, eta aulki huts baten bitartez salatu zuten hutsunea.[1]

FilmografiaAldatu

Urtea Euskarazko izenburua Filma Pertsonaia(k) Oharra(k)
1995 Puxika zuria Badkonake Sefid Aida Mohammadkhani, Mohsen Kafili, Fereshteh Sadre Orafaiy Abbas Kiarostamirekin batera idatzia
1997 Izpilua Ayneh Mina Mohammadkhani, Kazem Mojdehi, Naser Omuni, Jafar Panahi
2000 Zirkulua Dayereh Nargess Mamizadeh, Fereshteh Sadre Orafaiy, Fatemeh Naghavi, Mojgan Faramarzi Kambuzia Partovirekin batera idatzia
2003 Odola eta urrea Tala-ye Sorkh Hossain Emadeddin, Kamyar Sheisi, Azita Rayeji Abbas Kiarostamirekin batera idatzia
2006 Offside Shima Mobarak-Shahi, Safar Samandar, Shayesteh Irani, Ayda Sadeqi, Golnaz Farmani Shadmehr Rastinekin batera idatzia
2011 Hau ez da pelikula bat In film nist Jafar Panahi, Mojtaba Mirtahmasb Mojtaba Mirtahmasbekin batera zuzendua, legez kanpo egina
2013 Gortina itxita Pardé Kambuzia Partovi, Maryam Moqadam, Jafar Panahi Kambuzia Partovirekin batera zuzendua, legez kanpo egina
2015 Taxi Jafar Panahi Legez kanpo egina
2018 Hiru aurpegi Se rokh Behnaz Jafari, Jafar Panahi as himself, Marziyeh Rezaei, Maedeh Erteghaei

ErreferentziakAldatu

  1. a b c Agote, Gontzal. (2018-11-17). «Autobiografiko bihurtu behar izan duen zinema» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekakAldatu