Internet Movie Database

IMDb» orritik birbideratua)

Internet Movie Database (IMDb, euskaraz "Filmen datu-basea Interneten") Interneten eskuragarri dagoen datu base bat da, filmei, telebista saioei eta bideojokoei buruzko informazioa biltzen duena. Hor ageri dira, besteak beste, halako lanen zuzendariak, produktoreak, aktoreak eta fikzio pertsonaiak. IMDb 1990eko urriaren 17an inauguratu zuten, eta 1998an Amazon.com konpainiak erosi zuen.

 Internet Movie Database
Jatorria
Sorrera-urtea1990
Ezaugarriak
Hizkuntzaingelesa
Kokapena
JabeaIMDb.com, Inc. (en) Itzuli eta Amazon.com

imdb.com
IMDB: co0047972 Facebook: imdb Twitter: IMDb Instagram: imdb Youtube: UC_vz6SvmIkYs1_H3Wv2SKlg TikTok: imdb Twitch: IMDb Edit the value on Wikidata

Sorrera aldatu

Manchesterren jaiotako Col Needham izeneko 23 urteko gazte batek sortu zuen IMDb, garai hartan Hewlett Packard konpainian ingeniaritza lanetan zebilela.

10000 obren gaineko 23000 daturekin hasi zen IMDb, 1990eko urriaren 17an.[1]

Zenbakiak eta datuak aldatu

1,5 milioi titulu baino gehiago dauzka webguneak film eta telesailen artean, eta 3,2 milioi sarrera aktore, zuzendari eta profesional anitzei buruz .<ref name=imdb \>

Eduki gehienak zaletuen bitartez iristen dira eta gaur egun erredaktore profesionalek zuzentzen eta iragazten dituzte datu batzuk.

Ordenagailutan erabiliz gain orain moldatu egin berri da webgunea plataforma berrietara: iPhone, iPad, Android eta Phone 7.

Bitxikeriak aldatu

Hilabetero 57 milioi zaletuk kontsultatzen dute Col Needhamek sortutako web-orri hau.<ref name=imdb \>

Erreferentziak aldatu

  1. «IMDb cumple 20 años de cine», El País, 2010-10-24.

Kanpo estekak aldatu