Ireki menu nagusia

Azerbaijandarrak

talde etnikoa

Azerbaijandarrak (azerbaijaneraz: Azərbaycanlılar, آذربایجانلیلار) batez ere Azerbaijango Errepublikan eta Irango Azerbaijanen bizi den eta turkiar hizkuntza duen talde etnikoa da. Gehienak Xii musulmanak dira eta ondare kultural zabala dute, irandar, turkiar eta kaukasiar elementuak nahasten dituztelarik. Azerbaijango Errepublikako talde etniko nagusia eta Irango bigarrena da.

Azerbaijandar
Azerbaijaneraren hedapena
Biztanleak guztira 28–35 milioi inguru[1][2]
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak Azerbaijan eta Iran
Hizkuntza Azerbaijanera
Erlijioa Islama
Zerikusia duten beste giza taldeak Turkiar herriak

1804-13 eta 1826-28 bitarteko Errusiarren eta Pertsiarren arteko gerren ondorioz, Irango Qajar dinastiak Kaukason zituen lurrak Errusiar Inperioari ematera derrigortu zitzaion, eta ordutik, gaur egun ezagutzen den muga finkatu zen. Estatuen arteko banaketa horren ondorioz, Azerbaijandarrak gaur egun bi estatuen artean bananduak daude: Iran eta Azerbaijan.

ErreferentziakAldatu