Irurita–Lekaroz geltokia

Nafarroa Garaiko tren geltoki zaharra

Irurita–Lekaroz (lehen: Irurita–Lacaroz) Euskal Herriko Nafarroa Garaiko tren geltoki zahar bat da, Baztan ibarreko Irurita herrian kokatuta dagoena.

Irurita–Lekaroz
Map
Kokapena
UdalerriaBaztan,  Nafarroa
Geltokiaren datuak
Irekiera1916ko maiatzaren 28a
Itxiera1956ko abenduaren 31a
Nasak2
Trenbideak2
JabeaNafarroako Gobernua

Gaur egun, Bidasoako bide berdearen barruan dago.

Historia

aldatu

Hasieran burdin mea garraiatzeko sortu bazen ere (1889an onartu zen jatorrizko proiektua, Endarlatsa eta Irun artean), 1916an hasi zen martxan Elizondo eta Irun lotzen zituen linea, bai bidaiariak, bai ondasunak garraiatzeko. Jatorrizko linea The Bidasoa Railway and mines enpresak kudeatzen zuen baina, zenbaitetan eskuz aldatu ondoren, Compañia de los Ferrocarriles del Bidasoa izan zen behin betiko proiektua kudeatu zuena. Proiektuak Iruñera luzatzeko baimena bazuen ere, luzatze hori ez zen egin, eta Plazaolako trena izan zen Nafarroako hiriburua Gipuzkoarekin konektatu zuena.[1][2]

1920an izan zituen bidaiari gehien trenak, 171 000 guztira. Hamalau urte geroago, ordea, erdira baino gutxiagora murriztu zen kopurua (78 000). Ondasunen garraioa ere gainbeheraren lekukoa izan zen: 1924. urtean 77 000 tona garraiatu ziren, eta bederatzi urte geroago 14 000 bakarrik. Erabilera gero eta txikiagoa izateak ekarri zuen krisian murgilduta, 1953ko uholdeek gogor jo zioten zerbitzuari, azpiegitura kaltetu baitzuten. Hiru urte geroago, 1956ko abenduaren 31n, behin betiko itxi zen trena.[3]

Irurita-Lekaroz geltokia

aldatu

Geltokia Irun-Elizondo burdinbidearen 49,7 kilometro-puntuan zegoen, 182 metroko altueran, Irurita–Lekaroz eta Elizondo geltokien artean. Tartea bide bakarrekoa zen eta ez zegoen elektrifikatuta.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Berodia R. (2007) El Ferrocarril del Bidasoa 1916-1956 Edit. Luis de Uranzu Kultur Taldea
  2. Martinena J.J. (1998) Navarra y el Tren. Colección Panorama nº25 Ed. Nafarroako Gobernua
  3. Olaitzola J., Plaza A., Perez Amuchastegui P. (2004) El Ferrocarril del Bidasoa. Colecciones Rail. Ed. Trea.
  4. «Geltokiko fitxa Euroferroviarios webgunean» euroferroviarios.net (kontsulta data: 2020-12-01).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Oharriz Irurita–Lekaroz Lekarozko ikastetxea
Irun–Hiria                                   Elizondo