Elizondoko geltokia
Elizondo Irun-Elizondo burdinbideko tren-geltokia izan zen, Baztango Elizondo herrian zegoena, Nafarroa Garaian. 1916an inauguratu zen, eta 1956an itxi.
Elizondo | |
---|---|
Tren bat Elizondoko geltokian, 1916an | |
Kokapena | |
Udalerria | Baztan, Nafarroa |
Geltokiaren datuak | |
Irekiera | 1916ko maiatzaren 28a |
Itxiera | 1956ko abenduaren 31a |
Nasak | 3 |
Trenbideak | 5 |
Jabea | Nafarroako Gobernua |
Historia
aldatuHasieran burdin mea garraiatzeko sortu bazen ere (1889. urtean onartu zen jatorrizko proiektua, Endarlatsa eta Irun artean), 1916. urtean Elizondo eta Irun arteko linea hasi zen martxan, bidaiariak eta ondasunak garraiatzeko. Jatorrizko linea The Bidasoa Railway and mines enpresak kudeatzen zuen eta, zenbait aldiz eskuz aldatu ondoren, Compañia de los Ferrocarriles del Bidasoa-k kudeatu zuen behin betiko proiektua. Iruñeraino luzatzeko baimena bazuen ere, luzapen hori ez zen eraiki. Nafarroako hiriburua Gipuzkoarekin konektatzen zuena Plazaolako trena zen.[1][2]
1920. urtean izan zituen bidaiari gehien trenak, 171 000 guztira. Hamalau urte geroago, ordea, erdira baino gehiago jaitsi zen kopurua (78 000). Ondasunen garraioa ere gainbeheraren lekukoa izan zen: 1924. urtean 77 000 tona garraiatu ziren eta bederatzi urte geroago, 14 000 bakarrik. Erabilera gero eta txikiagoak ekarritako krisian murgilduta, 1953ko uholdeek gogor jo zioten zerbitzuari, azpiegitura kaltetu baitzuten. Hiru urte beranduago, 1956ko abenduaren 31an, behin betiko itxi zen trena.[3]
Geltokia
aldatuIrun — Elizondo burdinbidearen 51,5 kilometro-puntuan zegoen, 203 metroko altueran, Lekarozko ikastetxeko geralekuaren eta amaiera artean. Bide bakarrekoa zen, eta ez zegoen elektrifikatuta.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Berodia R. (2007) El Ferrocarril del Bidasoa 1916-1956 Edit. Luis de Uranzu Kultur Taldea
- ↑ Martinena J.J. (1998) Navarra y el Tren. Colección Panorama nº25 Ed. Nafarroako Gobernua
- ↑ Olaizola J., Plaza A., Perez Amuchastegui P. (2004) El Ferrocarril del Bidasoa. Colecciones Rail. Ed. Trea.
- ↑ «Geltokiko fitxa Euroferroviarios webgunean» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu
|