Tiburcio Arraztoa

Irakasle eta euskal pilotako laxo modalitatearen sustatzailea

Tiburcio Arraztoa Urrutia (Irurita, 1952) nafar irakaslea da, laxo pilota-jokoaren alde egindako lanarengatik ezaguna. Malerreka eta Baztan eskualdeetan jokatzen den laxo joko hori berreskuratzeko sustatzaile nagusietakoa da.

Tiburcio Arraztoa
Txupinazoa 2017ko Doneztebeko jaietan. Xanti Uterga alkatea Tiburcio Arraztoari zapia jartzen (Arg.; Ttipi-Ttapa).
Bizitza
JaiotzaIrurita, 1952 (71/72 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria, idazlea eta ekintzailea
Pilota
 

Iruritarra sortzez baina 38 urtez irakasle izan zen Donezteben. Gaur egun erretiratuta dago. Bere garaian guantelaria izan zen (bi txapel irabazi zituen Donezteberekin) eta 1980an Laxoa Elkarteko sortzaileetako bat. Zenbait liburu ere idatzi ditu laxoaren inguruan,[1][2][3][4][5] eta 2015ean Nafarroako Kirol Merituari eskainitako Domina ere jaso zuen.[6]

Pilota elkarteetako kidea aldatu

Arraztoa beti egon da lotuta pilota jokoarekin: jokalari, irakasle, antolatzaile, elkarteetako zuzendaritzako kide, idazle dibulgatzaile... Elkarte hauen zuzendaritzaren partaidea izan da

  • 1980an sortu zen Laxoa Elkarteko kide fundatzailea da, bertako presidente izan da urteetan. Urtero antolatzen dute laxo txapelketa.[7][8]
  • Pilotarien Batzarra elkarteko zuzendaritzako bokala ere izan da Nafarroako ordezkari moduan.

Sariak aldatu

  • 2002: Iparraldeko Pilotarien Biltzarraren saria (Hasparne)
  • 2014: Pilotarien Batzarraren saria (Bartzelona)
  • 2015: Nafarroako Gobernuaren Kirol merituaren Domina.
  • 2017: Doneztebeko bestetako txupinazoa. Herri-bozketan aukeratua, Laxoa elkartearen izenean piztu du lehen suziria.[6]

Liburuak aldatu

Liburu hauek idatzi ditu laxoaren inguruan:

  • Arraztoa, Tiburcio, (2004), Guante-Laxoa : la modalidad más antigua de la pelota vasca, T. Arraztoa, ISBN 8460916391
  • Arraztoa, Tiburcio, (2010), Laxoa la pelota en la plaza, Cénlit, ISBN 9788496634602
  • Arraztoa, Tiburcio, (2014), Entre Dios y La Pelota. ISBN: 978-84-15756-52-1
  • Arraztoa, Tiburcio, (2017), Doneztebe Pelotari. ISBN: 978-84-16791-45-3

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Santamaria, Lander. (2017). «Tiburcio Arraztoa, la pelota sí tiene quien le escriba. Noticias de Navarra» Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2018-08-05).
  2. 1952-, Arraztoa, Tiburcio,. ([2004]). Guante-Laxoa : la modalidad más antigua de la pelota vasca. T. Arraztoa ISBN 8460916391. PMC 433147305. (Noiz kontsultatua: 2018-08-05).
  3. 1952-, Arraztoa, Tiburcio,. (D.L. 2010). Laxoa la pelota en la plaza. Cénlit ISBN 9788496634602. PMC 776278561. (Noiz kontsultatua: 2018-08-05).
  4. 1952-, Arraztoa, Tiburcio. (D.L. 2014). Entre Dios y la pelota. Artika ISBN 9788415756521. PMC 904661824. (Noiz kontsultatua: 2018-08-05).
  5. (Gaztelaniaz) Arraztoa, Tiburcio. (2017). Doneztebe Pelotari. Tiburcio Arraztoa ISBN 978-84-16791-45-3..
  6. a b «Tiburtzio Arraztoak bota du Doneztebeko bestetako txupinazoa» https://erran.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-05).
  7. Xorroxin Irratia. (2018-08-02). «Laxoa txapelketaren finala ospatuko da Oitzen, larunbatean. Tiburtzio Arraztoarekin egon gara» https://erran.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-05).
  8. Xorroxin Irratia. «Baztan-Errekako 39. Laxoa txapelketaren finalaren ondotik solastatu gara Tiburtzio Arraztoarekin» https://erran.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tiburcio Arraztoa