Iker Leonet

txirrindulari gipuzkoarra

Iker Leonet Iza (Oiartzun, 1983ko abenduaren 10a - ) euskal txirrindulari ohia da.[1]

Iker Leonet

Bizitza
JaiotzaOiartzun1983ko abenduaren 10a (40 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Movistar Team 2005-2006
Fuerteventura-Canarias Team 2007-2007
 

Ibilbidea aldatu

Gazte-gaztetatik, bere etxean eta familian txirrindularitza oso jarraitua izan da, bere amaren aldetik gehienak kirol honi loturik egon baitira; bere osaba Bixente Iza, esate baterako, txirrindulari profesionala izana da eta urtetan zehar Illes Balears-Banesto taldean masailari lanetan ibilia da.

Jubenil mailako bi urteak Oreretako Bruesan egin zituen, baita bertan garaipen ugari lortu ere. Lehen urtean lasterketa bat irabazi zuen eta postu ugari lortu, eta bigarrenean 5 lasterketa, criterium bat eta bi etapako lasterketa bat irabazi zituen; tartean Gipuzkoako txapelketa, eta Euskadiko txapelketan txapeldunorde izan zen. Jubeniletako bi urte hauetan hainbat lasterketa egin zituen bai Gipuzkoako eta bai Euskadiko selekzioarekin. Espainiakoarekin kontzentrazio batean ere egon zen.

2002 urtean afizionatu mailara pasa zen, eta nahiz eta eskaintza ugari zituen Bruesan jarraitzea erabaki zuen, ikasketei ere garrantzia ematen zien eta. Lehen urtean lasai aritu zen, trantsizio urtea baitzen. Bigarrenean berriz, 2003an, Oñatiko Ulma-Cegasa taldera pasa zen eskaintza ugariren arten hori aukeratuta eta bi lasterketa eta criterium bat irabazi zituen eta postu ugari lortu, bere erregulartasunaz baliatuz Lehendakari Txapelketa irabaziz (afizionatuen lehen bi urtekoen txapelketa).

2004an Caja Rural talde nafarra aukeratu zuen berriro ere eskaintza asko jaso ondoren, eta bi lasterketa irabazi eta maila oso ona erakutsiz, hainbestetan amestutako eskaintza iritsi zitzaion, Illes Balears talde profesionalarena.

2005 eta 2006 urteak bertan pasa ditu, txirrindularitza profesionala zer den ikasten eta taldekideentzat lanean. Ez zuen zorte gehiegirik izan eta 2006 amaieran taldeak berekin ez zuela kontatzen jakinarazi zion.

2007an, Fuerteventura-Canarias taldean aritu ondoren, urte amaieran taldearen desagertzearekin batera txirrindularitza aktiboa utzi beharrean izan zen.

Palmaresa aldatu

2003

2004

Emaitzak lasterketa nagusietan aldatu

Lasterketa 2005 2006 2007
Italiako Giroa - - -
Frantziako Tourra - - -
Espainiako Vuelta - - -
Txirrindularitzako Munduko Txapelketak   - - -

Taldeak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu