Iberiar penintsula
Iberiar penintsula[1] Europaren hego-mendebaldean kokatuta dagoen penintsula da. Espainia, Portugal, Andorra eta Gibraltar daude bertan.
Iberiar penintsula | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Mulhacén |
Azalera | 6 km² |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 40° 14′ 24″ N, 4° 14′ 21″ W / 40.24°N,4.2392°WKoordenatuak: 40° 14′ 24″ N, 4° 14′ 21″ W / 40.24°N,4.2392°W |
Estatu burujabea | Espainia, Portugal, Andorra eta Gibraltar |
Ur-gorputza |
Ozeano Atlantikoa Mediterraneoa |
Leku geografikoa | Europa |
GeografiaAldatu
Erdiuharte izanda, itsasoz inguratua dago ia alde guztietatik: iparraldean Bizkaiko golkoa, mendebalde-hegoaldean Ozeano Atlantikoa eta ekialde-hegoaldean Mediterraneoa daude. Europara Pirinioek lotzen dute.
582.925 kilometro karratu ditu penintsulak.
IbaiakAldatu
Ibai handiek zeharkatzen dute, hala nola, Duero, Ebro, Tajo, Guadalquivir, Guadiana, Jucar eta Segura.
MendiakAldatu
- Mulhacen (Granada): 3.482 m.
- Aneto (Huesca): 3.404 m.
- Veleta (Granada): 3.392 m.
- Posets (Huesca): 3.375 m.
- Monte Perdido (Huesca): 3.355 m.
LurmuturrakAldatu
Iparraldeko muturra Estaca de Bares (Coruña) da, eta ipar-ekialdeko bazterrean, Creuseko lurmuturra dugu (Girona). Hego-ekialdean, Gata (Almeria). Hegoaldean, Gibraltarko itsasartea mugatzen duen Tarifa (Cadiz), hegoaldeen dagoen Europako puntua dena. Hego-mendebaldean, azkenik, Sao Vicente (Algarve) dugu.
HistoriaAldatu
HizkuntzakAldatu
Gaztelania eta portugesa hizkuntza nagusiak dira, penintsulatik kanpo nabarmenki hedatu izan direnak. Muga aldean, bien arteko nahasketak ere lekua hartzen du, portuñol deitutakoa. Hirugarren mintzatuena katalana da, horren ondoren galiziera (galaikoportugesa) eta euskara ditugu, eta azkenik mintzaira gutxituak ere badiren asturiera, aragoiera eta aranera (okzitaniera), besteak beste.
ErreferentziakAldatu
- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia Noiz kontsultatua: 2010-11-01.