Maguma

Muxikako auzoa, Ibarruriko elizatekoa

Maguma Muxikako auzo bat da, Muxikako hiru elizateek 1966an bat egin aurretik Ibarruriko parte zena. Bertakoen ahoskeran, eta ofizialki, Maume, deritzo, eta Mauma forma ere ikusten da mapetan. Gazteleraz, Maguna eta Magunas formak erabili dira, eta bide-seinaleetan ikusgai daude oraindik 21. mendean. Magunazelaia bezalako deitura batek bertan du jatorria, m/n duplizitate hori agerian utziz[1][2]. Euskaltzaindiak Maguma arautu dut EODAn[3].

Maguma
auzoa
Administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Bizkaiko eskualdeaBusturialdea
UdalerriaMuxika
Geografia
Koordenatuak43°13′43″N 2°38′15″W / 43.22850121°N 2.63762211°W / 43.22850121; -2.63762211
Map
Demografia

Deskribapena aldatu

Oiz mendiaren mendebaldeko magalean, Magumako lurrak Urdaibaiko Biosfera Erreserbatik kanpo geratzen dira (auzo bakarra Muxikan), eta bere isurialdea hegoalderantz da, Durangalderantz, ez Oka ibaiaren harrora. Errepidez, bide bakarra dago bertara iristeko, baina galtzada zaharragoek lotzen dure hegoaldearekin, garai batean garrantzia zutenak.

Gainalde batean nukleo konpaktu bat dago elizarekin (San Lorentzo baseliza), bizpahiru etxerekin eta eskola zaharrarekin (auzo-ikastola izandakoa XX. mendean). Sakabanatuago, etxe gehiago, haien artean Maumebekoa, errepidea amaitzen den tokia, ola zaharraren ondoan (Olea du izena, beste barik). Auzoko beste baserri izenetako batzuk dira: Magunazelaia/Zelaia, Basterretxe, Oxinbaltza, Aurtenzelai, Salluntiz, Aurrekoetxebarri, Txarroa...[4]

Maguma nukleoko baserrietako bat eskola berri bilakatua dago XXI. mendean, Kortiñe izeneko eskola libre edo pedagogia alternatibokoa. Eskolaren propagandak dio "umeentzako giroa, naturarekin harreman zuzenean" eskaintzen dutela bertan[5], eta izatez gaztelerazko heziketa da.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Enbeita, Onintza; Fernandez, Luistxo. «Hiru elizate Muxikakoak» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
  2. «Alokatutako autoan bertso-saiora - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
  3. «EODA - Bilaketa - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
  4. Eusko Jaurlaritza, Geoeuskadi. (2016-10). MUXIKAko toponimoen mapa eta kale izendegia. GeoEuskadi / Muxikako udala / Eusko Jaurlaritza / Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
  5. (Gaztelaniaz) «KORTIÑE Umeentzako Giroa. Ambiente Para Niñas Y Niños. - Muxika (Bizkaia)» ludus.org.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).

Kanpo estekak aldatu