Urrutxua

Mendata eta Muxika arteko mendate eta auzoa

Urrutxua Muxika eta Mendata herrien artean banatzen den baserri-auzoa da; mendate eta errepide gurutzaketa batean kokatua. Muxikako zatia, hiru herriren arteko batura egin aurretik (1966), Ibarruriko parte zen.

Urrutxua
gune populatua
Administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Bizkaiko eskualdeaBusturialdea
UdalerriaMendata
Geografia
Koordenatuak43°14′50″N 2°38′25″W / 43.24715879°N 2.64019004°W / 43.24715879; -2.64019004
Map
Demografia

Izena ez da agertzen Euskaltzaindiaren datubase toponimikoan, EODAn, baina bertakoek Urrutxuaren -a hori artikulu gisa tratatzen dute: Urrutxuko Erretegia dago bertan, horren lekuko.

Deskribapena aldatu

Zazpi baserri ditu auzoak (lau Muxikan eta hiru Mendatan), BI-3222 eta BI-3231 errepideen gurutzean kokatuta. Mendatako aldeko etxe batean, azulejuzko bide seinale zaharra dago, ondo zaindua[1].

Garai batean Oiz mendiko erromeria handia izaten zen San Kristobal egunean eta Mendatako Albiz auzoko Madalen jaiak ere ederrak ziren. Urrutxua bide bien erdian egonda, gure zaharrek kantatzen zuten[2]:

«

Altuen dau San Kristobal
bajuen Madalenie,
hareen bien bitartien
Urrutxuko tabernie

        • herrikoia
»


Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. BFA, Bizkaiko Landa-guneen Inbentarioa. (2016). «Bizkaiko landaguneen zerrenda: Muxika» Bizkaiko Foru Aldundia (Noiz kontsultatua: 2021-11-15).
  2. Enbeita, Onintza; Fernandez, Luistxo. «Hiru elizate Muxikakoak» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).

Kanpo estekak aldatu