Muniketa
Muxikako auzoa, lehen Ibarruriko elizatearen parte
Muniketa Muxika herriko auzoa da. Landa-gunea da, sakabanatutako etxe eta baserriekin.
Muniketa | |
---|---|
auzoa | |
![]() | |
Administrazioa | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Bizkaiko eskualdea | Busturialdea |
Udalerria | Muxika |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°13′27″N 2°40′23″W / 43.22429648°N 2.67313487°W |
![]() | |
Demografia |
Geografia
aldatuMuxikako udalerriaren mugetan hegoalderago dago, baina bertako puntu batzuetatik itsasoa ikus daiteke. Oiz eta Goraño mendien magalean dago ingurua. Inguru hau zen 19. mende erdira arte Busturialdea eta Durangaldea konektatzen zituen bide nagusiaren pasabidea; baina 1848an Autzaganeko bidea hobetu zenean aldatu zen hori[1].
Auzoko baserrien artean daude Muniketa izenekoa bera, Giñerratu/Giñarratza, Makatzeta, Leindo, Etxebarri eta Astei/Astegi, zenbait etxeren multzoa azken hau, horien artean landa-turismoko etxea[2].
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Muxikako Udala - Auzoak» Muxikako Udala 2009-01-06 (Noiz kontsultatua: 2021-11-15).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Eusko Jaurlaritza, Geoeuskadi. (2016-10). MUXIKAko toponimoen mapa eta kale izendegia. GeoEuskadi / Muxikako udala / Eusko Jaurlaritza / Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2021-11-15).