Iñurritza biotopo babestua

Iñurritza biotopo babestua Zarauzko (Gipuzkoa) ekialdean dagoen eremua da. Zarauzko hondartzaren zonalde bat, Iñurritza ibaia eta Talaimendi mendia osatzen dute. 1997ko otsailaren 25etik, biotopo babestuaren izendapena du.

Iñurritza biotopo babestua
Datu orokorrak
Motabiotopo babestu
Azalera67,36 ha
Geografia
Map
Koordenatuak43°17′22″N 2°09′10″W / 43.28944°N 2.15278°W / 43.28944; -2.15278
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeaUrola Kosta
UdalerriaZarautz

Gerora egindako zabalpenean, Aiako kostaldeko beste zenbait lurrekin zabaldu zen biotopoa.

Ekosistema bat baino gehiago biltzen ditu, Padura, itsaslabarra eta duna, eta landare zein hegazti bereziak bizi dira bertan. Zarauzko Golfaren iparraldean, Hego Euskal Herriko duna bakanetako bat dago.

Inurritzako biotopo babestuak pairatzen duen eragin handienetako bat Zarauzko golf-kluba da, zeren hondarretako landaretza bere kabuz haztea galarazten baitu.

2014ko urtarril eta martxoko denboraleek kalte esanguratsuak laga zituzten zonaldean.

Fauna aldatu

Ugaztunak aldatu

Ugaztun aldetik ez dago dibertsitate handirik, padura ingurune batez osatuta dagoelako. Halere, ugaztun txikiak aurki daitezke, hauen artean satitsua, zenbait espezieetako saguak eta arratoi arrunta eta beltza.

Hegaztiak aldatu

Hegazti aldetik dibertsitate handia dago Iñurritzan. Zerrenda handia lortu da egitea urteen zehar bertan geratutako espezie ugariekin. Zenbait espezie eskas ere ageri izan dira, horien artean marikoi isatsluzea, gailupa tronpetaria, antzara muturzuria, murgilari arrea, amiltxori txikia, basoilo txikia, etab.

 
Zarauzko hondartza eta Iñurritza biotopo babestuaren ikuspegi panoramikoa, atzealdean, urrutira, Getaria eta San Anton mendia edo Getariko arratoia.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

  • Inurritza biotopoa, Inurritzako hegaztiei buruzko bloga, Zarauzko Arkamurka eta Donostiako Itsas Enara elkarteen eskutik.