Amiltxori txiki

Ardeidoen familiako hegazti txiki eta liraina, oso izutia eta ohiz ur-ertzeko landareen artean ezkutatuta bizi dena. Dimorfismo sexual nabarmena du.

Amiltxori txikia (Ixobrychus minutus) Ardeidae familiako hegaztia da[1]. Eurasian eta Afrikan aurkitzen da. Euskal Herriko hezeguneetan uda aldean agertzen da.

Amiltxori txiki
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaPelecaniformes
FamiliaArdeidae
GeneroaIxobrychus
Espeziea Ixobrychus minutus
Linnaeus, 1766
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Masa13 g (pisua jaiotzean)
147 g (helduen pisua)
Zabalera49 cm
Kumaldiaren tamaina4,2
Errute denbora18 egun

Deskribapena aldatu

Europako koartza familiako ale txikiena da, 33-38 cm arteko luzera eta 52-58 cm arteko hego-zabalera ditu eta 59-150 gramo artean pisatzen du. Sexu dimorfismo badu. Arrak bizkarralde beltza, alboetan krema kolorea eta barnealdean eta lepoan tonu arroxak ditu. buruari dagokionez pileo beltza, masail grisak eta laranja koloreko moko luze eta zorrotza ditu. Emea antzekoa da baina kolore arreak nagusitzen zaizkio. Gazteak emearen antzekoak dira[2].

Lumaiari esker erraz kamuflatzen da ingurunearekin eta horregatik gizakiarengandik gertu bizi daiteke, gizakia ohartu ere egin gabe[3].

Arriskua somatzen dutenean geldi-geldi jartzen dira, mokoa zerura begira, harraparia inguruko landareekin nahas dadin[4]. "Hesohol jarrera" esaten zaio horri. Haizeak lezkadia astintzen badu amiltxoriak lepoarekin lezkaren mugimendua imitatzen du[3].

Habitata aldatu

Hezegunetan aurkitzen da, aintzira, padura eta ibaiertzetako eremuetan. Landaretza sarria du gustoko, ihidiak eta lezkadiak bereziki[2].

Elikadura aldatu

 
Amiltxoria igela mokoan duela.

Gainerako koartzak bezala, amiltxori txikiak arrainak, anfibioak, narrasti txikiak, moluskuak eta intsektuak jaten ditu.

Landare artean geldi geldi egoten da, postura bereziekin oreka mantenduz. Horrela aurkitzen ditu harrapakinak[5].

Ugalketa aldatu

Ez ditu koloniak eratzen ugalketarako garaian. Arrak hainbat habi egiten ditu eta emeak egokiena aukeratzen du[4]. 20-25 cm-tako altuera eta 12-35 cm arteko diametroa du habiak eta adar eta zurtoinez eginda egoten da. Ekaina aldera bost edo sei arrautza jartzen ditu eta guraso biek txitatzen dituzte 17-19 egunetan zehar. Txitak jaio eta astebetera gai dira ihietan gora eta behera ibiltzeko. Guraso biek zaintzen dituzte 25-30 egunetan zehar[2].

Taxonomia aldatu

Carl von Linneok deskribatu zuen 1766. urtean Systema naturae liburuaren hamabigarren edizioan[6]. Ardea minuta izena eman zion, "koartza txikia" esan nahi du[7]. 1828. urtean Gustav Johann Billberg naturalista suediarrak Ixobrychus generoa sortu zuen eta bertan kokatu zituen amiltxoriak. Ixobrychus izena sortzeko grekerazko ixias (ihi) eta brukhomai (marruma) hitzak elkartu zituen, "ihi artean marruma egiten duena" esan nahi du[8]. Gazteleraz avetorillo esaten zaio, zezenaren marrumaren antzeko soinuari erreparatzen baitiote.

Ixobrychus minutusek hiru azpiespezie ezagunak ditu[6]:

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Rasmussen, Pamela C. eta John C. Anderton (2005) Birds of South Asia. The Ripley Guide
  2. a b c «Avetorillo común» SEO/BirdLife.
  3. a b «Lertxunak: zango luzeak, moko zorrotza - Zientzia.eus» zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-23).
  4. a b «Avetorillo Común» www.pajaricos.es (Noiz kontsultatua: 2019-12-23).
  5. «Avetorillo común | Animalandia.» animalandia.educa.madrid.org (Noiz kontsultatua: 2019-12-23).
  6. a b «World Birds Taxonomic List: Genera and species with citations.» www.zoonomen.net (Noiz kontsultatua: 2019-12-23).
  7. (Frantsesez) Linné, Carl von (1707-1778) Auteur du texte. (1766-1768). Systema naturae per regna tria naturae : secundum classes, ordines, genera, species cum characteribus, differentiis, sinonimis, locis. Tomus 1 / [Pars 1 / Caroli a Linné. ] (Noiz kontsultatua: 2019-12-23).
  8. Jobling, James A. (2010). The Helm Dictionary of Scientific Bird Names.. Londres: Christopher Helm., 208 or. ISBN 978-1-4081-2501-4..