Iñigo Iturrate
Iñigo Iturrate Ibarra (Bilbo, Bizkaia, 1963ko urtarrilaren 20a) EAJren izenean Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea da, legebiltzar horren IX. eta X. legegintzaldietan. Bizkaiko Foru Aldundiko funtzionarioa da lanbidez.
Iñigo Iturrate | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2020ko abuztuaren 3a - Barrutia: Bizkaia Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XII. legealdia
2016ko urriaren 21a - 2020ko abuztuaren 3a Barrutia: Bizkaia Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XI. legealdia
2012ko azaroaren 20a - 2016ko urriaren 21a Barrutia: Bizkaia Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko X. legealdia
2009ko apirilaren 3a - 2012ko azaroaren 19a Barrutia: Bizkaia Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IX. legealdia | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Bilbo, 1963ko urtarrilaren 20a (61 urte) | ||||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Lauro Ikastola | ||||||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria eta funtzionarioa | ||||||||
Lantokia(k) | Vitoria-Gasteiz | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea Bizkaia |
Eusko Legebiltzarrari dagokionez, 2002tik 2006ra Eusko Legebiltzarrreko ordezkaria izan zen RTVEren Euskadiko Aholku Batzordean. Egun, Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren bigarren idazkaria da; Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Segurtasun eta Justizia batzordeko kidea; Eusko Legebiltzarreko Erregelamendu eta Gobernurako Batzordeko bigarren idazkaria; Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Herritarren Partaidetzaren Batzordeko kidea; eta EITBren Administrazio Kontseiluan Eusko Legebiltzarraren ordezkaria.
EAJren barnean, Aberri Batzarreko ordezkaria izan da; Bizkaiko Batzar Nagusietako batzarkidea (1991-2007). Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariordea (1995-2003); eta Bizkaiko Batzar Nagusietan Eusko Abertzaleak taldeko bozeramailea (2003-2007).
Gainerako erakunde publikoei dagokienez, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasuna eta Herritarren Eskubideetarako zuzendari nagusia izan da (2007-2009); Garapen Lankidetzarako Euskal Aholku Batzordeko kidea (2007-2009); eta Emakundeko Zuzendaritza Kontseiluko kidea (2007-2009).
Sabino Arana Kultur Elkargoko bazkidea eta Amnesty Internationaleko bazkidea da. Horrez gain, 2007ko udal hauteskundeen ondoren Mendexan sorturiko udal taldeko kide izan zen.
Kanpo estekak
aldatu- Iñigo Iturrateren fitxa, Eusko Legebiltzarraren webgunean.