Lauro ikastola
Lauro ikastola Bilboaldean sortu zen lehenengoetakoa izan zen, Loiuko udalerrian kokatutakoa.
Lauro ikastola | |
---|---|
Eusko Ikastola Batza | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Loiu |
Koordenatuak | 43°19′40″N 2°54′45″W / 43.3276683°N 2.9124228°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1966 |
Zuzendaria | Miren Dobaran |
Webgune ofiziala | |
Ikastola 1957an sortu zen egitasmoaren jarraipena da, izan ere, gurasoen kooperatiba batek abiatu zuen egitasmoa 1970 aldean.
2022an egun 1.800 ikasle inguru zituen Lauro Ikastolak.
Historia
aldatuMaría Ángeles Garai andereñoa aitzindaria izan zen. Parisen ikasi eta gero itzultzean, Maria Angelesek hilabeteko egonaldia egin zuen Donostian, hain zuzen ere Fermin Kalbeton kalean, Zipitriak ikastola zuen tokian; hartara, haren funtzionamendua ezagutu nahi zuen. Eredu horri jarraituz, Xabier Peñak ikastola bat jarri zuen martxan Bilbon, eta Garai Bizkaiko ikastola bakarraren lehen andereñoa bihurtu zen. Ikastola Bilboko San Nikolas elizako katekesian ireki zen 1957ko urriaren 9an; Maria Angelesek 3 eta 6 urte bitarteko hamahiru haurren ardura hartu zuen.[1]
1958an ikasle kopuruak gora egin zuen, eta Garairekin batera beste andereño bat hasi zen lanean; horrela bi gela egin ziren. Baina ez zen erraza izan, urte hartatik aurrera zailtasun handiak izan baitzituzten euskaraz irakasteko. San Nikolas elizatik bota zituzten, eta Frantziskotarren Iralabarri komentura eraman zituzten. 1959ko urtarriletik urrira arte egon ziren bertan. Orduan, irakaskuntzako ikuskatzaile bat agertu zen, eta hark jarritako salaketaren erruz, atxilotuak ere izan ziren.[2][3]
Egoera horren ondorioz, ikastolak etxe partikularretara eraman ziren, eta, segurtasunagatik, lekuz aldatzen ziren noizean behin. 1962-1963an ireki zuen Maria Angelesek ikastola Urkixo zumarkaleko bere etxean.[1] Han, Ander, Jon eta Mikel semeekin batera, beste 20 ikasle batzen ziren. Horrez gain, eskolaz kanpoko jardueretan ere parte hartzen zuten, adibidez, Xabier Peñak zuen irratsaioan edo 1960 eta 1964 artean Arratzolan antolatu ziren udalekuetan.
1965eko abenduan, Lehen Hezkuntzako Eskola Liburuaren ezarpena eta nahitaezkotasuna ezarri ziren ikastetxe publiko eta pribatu guztietarako. Julia Berrojalbiz andereñoa Euskaltzaindira jo zuen irakaskuntza elebiduna legeztatzeko laguntza eske. Euskaltzaindiaren babespean eta Alfontso Irigoienek eskainitako laguntzari esker sortu ahal izan zen, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin ere bai. 1966an zabaldu zen, Elkano kaleko 6. zenbakian, Resurrección María de Azkue ikastola Abando auzoan. Euskaltzaindiaren babespean eta Alfontso Irigoienek eskainitako laguntzari esker sortu ahal izan zen. Lehen Hezkuntzako zuzendari nagusiak baimena eman ondoren, haurrei hizkuntza ofizialean eta euskaraz irakastea zuen helburu. Euskal Herriko lehen ikastola izan zen euskaraz eta gaztelaniaz irakasteko baimena lortu zuena. Ikastolak arrakasta handia izan zuen hasiera-hasieratik; ondoren, Santutxuko Karmelo Ikastola (1964), Zazpi Kaleetako Santiago parrokiako Ikastola (1968), Begoñazpi Ikastola (1970) eta Lauro Ikastola sortu ziren.[4][5][6][3]
-
Elkano kalea ezkerraldean.
-
Elkano kaleko 6. ataria
-
Atariko plaka ezkerraldean goian.
« | 60.eko hamarkadaren hasieran, leku batzuetan ikastola txiki batzuk hasten dira martxan, hala nola, Bilbo (1958); Hernani, Pasaia, Andoain eta Santo Tomas Lizeoa (1961); Elgoibar, Irun, Deustu (1962); Orereta, Lazkao, Algorta, Gasteiz (1963). Honetaz aparte, 1962.ean Iruñean lehenengo ikastola saioa egin eta segituan poliziak itxia izan zen 1964.ean berriro sortuz. | » |
1972-1973 ikasturtean 630tik gora ikasle zituen Azkue proiektuak. Elkano eta Gran Vía-ko pisuak txiki geratu ziren. 1970eko Hezkuntza Lege Orokorrak, berriz, baldintza berriak eskatzen zituen hezkuntza-zentroentzat, eta betetzeko oso zailak ziren lokal horietan. Bilboko Udalaren gomendioz, Lauroeta auzora joatea erabaki zen, egungo Loiuko udalerrian, Lauro Txikerra baserria zegoen ingurura. 1970ean familiak kooperatiba baten inguruan bildu ziren, Lauro izenekoa, berme guztiekin jauzi hori emateko. Formula juridiko hori eskuratu zuen lehen Ikastola izan zen. Lauro Ikastolak Loiun antolatu zuen lehen ikasturtea 1973-74koa izan zen.
Lauro Ikastolako irakasle izan zen Miren Dobaran, geroago Berangoko alkatea eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea izango zena. Ikastolako zuzendaria izan zen 2013 eta 2016 artean
Azpiegiturak
aldatuIkastola, lau eraikuntzek eta kiroldegi batek osatzen dute. Belar artifizialeko 11 futbol-zelai, teniseko pista bi eta igerilekua.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Maria Angeles Garai Bizkaiko aurreneko ikastolako lehen andereñoa hil da» EITB Euskal Irrati Telebista 2022-03-24 (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
- ↑ Berria. «Maria Angeles Garai gerra osteko Bizkaiko lehen ikastolako lehenengo andereñoa hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
- ↑ a b Karmelo ikastola. (1989). «Karmelo ikastola, Santutxu, 1964-1989 — Wikiteka» eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2024-06-13).
- ↑ Arrien Berrojaechevarria, Gregorio. (1987). «La Ikastola Azkue, la primera en ser legalizada en Vizcaya en 1966 : (estudio de sus orígenes y organización) | Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
- ↑ CUADERNOS de Sección. Educación. 2. Eusko-Ikaskuntza D.L. 1987 ISBN 84-86240-47-6. PMC 920088262. (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
- ↑ «Begoñazpi Ikastola | Las ikastolas | Enseñanza en euskera» www.begonazpi.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-25).
- ↑ Fernandez Fernandez, Idoia. (1994). «Oroimenaren hitza: Ikastolen historia 1960-1975» www.ueu.eus ISBN 84-86967-62-7. (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz)(Ingelesez) Lauroko ikastolaren webgunea.