Euskaltzaleen Topagunea
Euskaltzaleen Topagunea (2013ra arte Euskara Elkarteen Federazioa) Hego Euskal Herriko euskara elkarte eta euskarazko 42 tokiko hedabide biltzen dituen mugimendua da. 2001etik 2012ra bitartean Abadiñoko Muntsaratz auzoan izan zuen egoitza nagusia, baina 2012aren amaieran, Abadiñoko alkatearen dekretuz, Muntsaratzeko egoitza utzi eta Durangoko Landako Elkartegian kokatu zuen bulego nagusia.[1] 2014tik 2019 arte, Elena Laka abokatua izan da Topaguneko presidentea (aurreko presidente Mikel Irizarrengandik hartu zuen kargua). Kike Amonarriz lehendakari izendatu dute urte hartatik aurrera.
Euskaltzaleen Topagunea | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | Elkartea |
Erabilitako hizkuntza | euskara |
Historia | |
Sorrera | 1996 |
webgune ofiziala |
Topagunea 1996. urtean eratu zen Euskara Elkarteen Federazio gisa, prozesu luze baten ondoren. Irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta bere jarduera esparrua euskara elkarteek eurek mugatzen dute. Elkarteen barne-egiturari jarraituz, urtean 300dik gora ekitaldi antolatzen ditu eta federatutako kideen aholkulari moduan ere badihardu.
Euskaldun kopuru eta euskararen erabileraren arteko jauziak eragiten du Topagunearen eginkizuna. Horregatik, euskararen erabilera zenbait esparrutan areagotzearen alde lan egiten du.
Federaziotik mugimenduraAldatu
2010z geroztik Topagunea eta osatzen duten euskara elkarteak eraldaketa prozesu sakon batean murgildu ziren. Euskalgintzak eta gizarte mugimenduak oro har bizi duen krisialdiak kezkatuta, Topaguneak federaziotik mugimendura igarotzeko prozesua abiatu, eta haren baitan bi kongresu gauzatu zituen.
Lehen kongresua: OinarriparrakAldatu
Lehen kongresua 2011ko otsailaren 26an gauzatu zuen Topaguneak[2], barne gogoeta eta eztabaida prozesu luze baten ostean eta han Oinarriparrak izeneko dokumentua[3] onartu zuen. Dokumentu horretan, XXI. mendeko euskaldunon elkarteen oinarri filosofikoak, edo oinarriparrak agertzen dira. Besteak beste, kale presentzia eta gizarte-mugimendu izaera berreskuratzearen garrantziaz dihardute oinarripar horiek.
Bigarren kongresua: EraldabideakAldatu
Bigarren kongresua 2012ko azaroaren 17an egin zuten euskara elkarteek eta Topaguneak, Bilbon. Behin oinarripar teorikoak adostuta, eraldabideak onartzea zen kongresu horren helburua. Oinarriparrak praktikara eramateko irizpide zehatzak, hain zuzen ere. Lehenengoa bezalaxe, bigarren kongresua ere gogoeta prozesu luze baten amaiera izan zen, eta bertan finkatu ziren euskara elkarteen mugimenduaren datozen urteetarako gidalerro nagusiak.
Bi ideia nagusi hedatu ziren bigarren kongresuan: batetik euskalgintzan 30 urteko ziklo bat amaitu eta berri bati ekiteko beharra eta gogoa, eta bestetik, lehenengoan bezala, gizarte mugimendu izaera indartzeko behar gorria.
Topagunearen lan-arloakAldatu
- Mintzapraktika egitasmoak: berbalagun, mintzalagun, mintzakide, ...
- Kultura: kultur errota, film laburrak, udagoieneko ostera, ...
- Entitateak euskaldundu: hitzarmengintza.
- Haur eta gazteak: gazte kultur zirkuituak, ikusi eta ikasi, harrapazank, graffiti lehiaketa, gazte sortzaileak...
- Hedabideak: orainkariak, herri aldizkariak, herri telebistak...
Zenbait Euskara ElkarteAldatu
ArabanAldatu
Arabako zenbait Euskara Elkarte (9)
Esaterako:
BizkaianAldatu
Bizkaiko zenbait Euskara Elkarte (37)
Esaterako:
- Barakaldon Sasiburu Euskara Elkartea.
- Basaurin Euskarabila elkartea. Egoitza, (Leon kalea 3, Basauri).
- Bilbon Asapala Euskara Elkartea.
- Deustun Berbaizu Euskara Elkartea.
- Durangon Berbaro Elkartea.
- Ean, Zakili elkartea.
- Egizu Getxo euskaldun.
- Igorre Ganoraz euskara elkartea.
- Iurreta Anboto euskara elkartea.
- Larrabetzu Arrekikili euskara elkartea.
- Leioan Berbalamiñe euskara elkartea.
GipuzkoanAldatu
Gipuzkoako zenbait Euskara Elkarte (33)
Esaterako:
- Arrasaten AED; Arrasate Euskaldun Dezagun
- Donostian Bagera Euskaltzaleen Elkartea
- Eibarren Etakitto Euskara Elkartea
NafarroanAldatu
Nafarroako zenbait Euskara Elkarte (16)
Euskal Herritik kanpoAldatu
- Bartzelonako Euskal Etxean.
Tokiko hedabideakAldatu
Euskal Herriko zenbait tokiko hedabide (18)
Goiko zerrenda horrek ez ditu, jakina, tokiko hedabide guztiak batzen. Badaude beste hainbat blog, irrati, aldizkari, etab.
Irrati-kateak, esaterako:
ErreferentziakAldatu
- ↑ [1], BERRIA: Udala «jazarri» egiten zaiola eta, Abadiñotik alde egitea erabaki du Topaguneak (2012/12/23)
- ↑ [2][Betiko hautsitako esteka], Lehen kongresuaren kronika
- ↑ [3][Betiko hautsitako esteka],Oinarriparrak dokumentua
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- Topagunearen ataria
- Euskara elkarteen mapa, Topagunea.eus atarian
- "TOKIKOM, toki komunikabideen bateragunea"
- (Gaztelaniaz) (Ingelesez) (Frantsesez) Kultur Kabia Zerbitzuak
- Mintzapraktika
- Gazteen euskararen erabileraz gogoeta Topaguneak, Soziolinguistika Klusterrak eta Urtxintxak "Argia" astekarian (2008-09-14)
- Kameratoia, Euskal Herriko Ikus-entzunezko Rallya