House (telesaila)
House edo House M.D. FOX telebista kateak 2004ko azaroaren 16an estreinatutako telesail estatubatuarra da, David Shore eta Paul Attanasiok sortua izan zelarik nahiz eta kredituetan Davis Shore bakarrik agertu.
Telesaila Hugh Laurie aktore britainiarrak antzeztutako protagonistan oinarritzen den drama medikua da. Gregory House telesaileko pertsonaia nagusia Sherlock Holmes detektibearengan inspiratuta dago. House, New Jerseyen dagoen fikziozko Princeton-Plainsboro Unibertsitate Ospitalean bere mediku taldearekin batera, kasu kliniko misteriotsuei azalpena aurkitzen dien mediku desatsegin, disdiratsu eta drogazalea da.
Telesailak kritikaren eta ikuslearen oso harrera ona izan zuen lehen momentutik, bai Estatu Batuetan eta bai mundu mailan ere, telesailik ikusienetakoa bihurtuz. Sari eta izendapen ugari jaso ditu, garrantzitsuenak Peabody sari bat, bi urrezko globo eta hiru Emmy sari. 2008an telesailik ikusiena izan zen, batez beste 82 milioi pertsonak ikusi baitzuten 66 herrialdetan.
Aktore eta pertsonaiak
aldatuDenboraldiak
aldatuTelesaila zortzi denboraldirekin amaitu zen.
Denboraldia | Atalak | Emisio urteak |
---|---|---|
1 | 22 | 2004 - 2005 |
2 | 24 | 2005 - 2006 |
3 | 24 | 2006 - 2007 |
4 | 16 | 2007 - 2008 |
5 | 24 | 2008 - 2009 |
6 | 22 | 2009 - 2010 |
7 | 23 | 2010 - 2011 |
8 | 23 | 2011 - 2012 |