Kayla Ewell

aktorea

Kayla Noelle Ewell (Long Beach, Kalifornia, 1985eko abuztuaren 27an ) estatubatuar aktore ezaguna da, CBSren The Bold and the Beautiful telesaian Caitlin Ramirez, NBCren Freaks and Geeks telesaian Maureen Sampson eta The CWen The Vampire Diaries telesaian Vicki Donovan pertsonaia egiteagatik.[1]

Kayla Ewell
Kayla Ewell 2012 (b).jpg
Bizitza
JaiotzaLong Beach1985eko abuztuaren 27a (36 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaLos Alamitos High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea

IMDB: nm0263881 Allocine: 136203 Allmovie: p589832 TV.com: people/kayla-ewell
Twitter: real_kaylaewell Instagram: kaylaewell Edit the value on Wikidata

Lehenengo urteakAldatu

Ewell Long Beach, Kalifornian jaio zen, baina Seal Beachen hazi zen. Kantua, dantza eta antzezpena Orange Konderriko Dantza eta Abesti konpainia Western, Kalifornian ikasi zuen. [1]1999an interpretazio eta artearen munduan sartu zen. [2]

Ibilbidea[1]Aldatu

Bere lehenengo agerpena telebistan 2000.urtean Freaks and Geeks telesaieko kapitulu batean izan zen, non Maureen Sampsonen papera antzezten zuen.

2004tik 2005era, The Bold and the Beautiful telenobelaren protagonista izan zen, Caitlin Ramirezen papera interpretatuz. The OC, Boston Public, Veronica Mars, Close to Home eta Entourage telesaietara gonbidatutako aktore izarra izan da.

Lindsay Lohan protagonista duen Just My Luck, eta Hilary eta Haylie Duff protagonista duen Material Girls filmetan parte hartu du. Gainera, protagonista izan zen Senior Skip Day pelikulan.

Ewell The CWren The Vampire Diaries telesaieko koprotagonista izan zen lehen zazpi kapituluetan. Bere pertsonaia banpiro bihurtu zen lenehengo gizakia izan zen. Telesaiean Stefanek hil zuen. Hala ere, bere pertsonaia telesaiera itzuli zen bigarren tenporadaren amaieran eta hirugarren tenporadaren hasieran.

Bizitza pertsonalaAldatu

Kaylari bere denbora librean, margotzea, raftinga egitea, harrokak eskalatzea, rappel egitea eta dantzatzea gustatzen zaio.[3]

2015ko maiatzean, Tanner Novlan aktore eta modeloarekin konpromisoa hartu zuen. Urte bereko irailaren 12an ezkondu ziren eta 2019ko martxoan, Ewellek bere lehenengo haurraren zain zeudela iragarri zuen. [1]

Filmografia[1]Aldatu

Hainbat pelikula:

  • 2006 - "Just My Luck"
  • 2008 - "Senior Skip Day"
  • 2009 - "Fired Up"
  • 2017 - "2 Years of Love"

Hainbat telesai:

  • 2000 - "Freaks and Geeks"
  • 2004-2005 - "The Bold and the Beutiful"
  • 2006 - "Close to Home"
  • 2009-2011, 2014, 2017 - "The Vampire Diaries"
  • 2015 - "Lucifer"
  • 2017 - "Me and My Grandma"
  • 2020 - "Batwoman"

Hainbat bideokilpetan parte hartu:

  • 2008 - "Without You"
  • 2010 - "Maybe"
  • 2017 - "Hold On"

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e (Thailandieraz) hmong.wiki. «Kayla Ewell Vida tempranayCarrera profesional» hmong.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  2. (Gaztelaniaz) Diaz, Camila. (2019-08-09). «Kayla Ewell» Historia y biografía de (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  3. «Kayla Ewell - Biografía de Kayla Ewell» www.biografias.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).

Kanpo estekakAldatu