Ireki menu nagusia

Fox Broadcasting Company, soilik FOX izenaz ezagunagoa, AEBtako telebista kate sare bat da, Fox Corporation taldearen jabetzakoa, 1986ko urriaren 9an lehenbiziko aldiz aireratu zen, Married with Children telesailaren lehengo atala pantailaratuz. Rupert Murdoch eta Barry Dillerren eskutik sortua izan zen.

Fox Broadcasting Company
Fox Broadcasting Company
Jabea Fox Corporation
Emisio eremua  Ameriketako Estatu Batuak
Hasiera data 1988ko urriaren 9a
Egoitza Los Angeles, Kalifornia
Baliagarritasuna LTD, Satelitea, Kablea eta ADSL
Kate senidea(k) Fox Business Network
Fox News
www.fox.com

Izena 20th Century Fox zinema ekoiztetxetik hartu zuen, jatorriz honen eskumendekoa zen eta. 2019an The Walt Disney Company konpainiak 21st Century Fox erosi zuenean, bat-egite honetatik kanpo geratu zen eta Murdoch familiak kontrolatutako Fox Corporation enpresaren menpe geratu zen Fox Broadcasting Company.

Kate honetako saio ospetsuenetako bat 2005etik aireratzen den American Idol saioa da.

Gaikako kateakAldatu

Munduko herrialde askotan FOX taldeak dibertimentua, zinema eta telesaei buruzko gaikako kateak aireratu ohi ditu. Hauetan FOX berak nahiz AEBtako beste kateetako saio eta telesailak aireratzen dira.

Kate hauek aireratu ohi dituzten telesailen artean honako hauek daude:

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fox Broadcasting Company