Meredith Monroe

estatubatuar aktorea

Meredith Monroe (Houston, Texas, AEB, 1969ko abenduaren 30a) estatubatuar aktorea da.[1] Ezaguna egin zen 1998tik 2000ra nerabeentzako Dawson's Creek telesail dramatikoan Andie McPhee pertsonaia interpretatu zuenean, eta Mentes criminales seriean Haley Hotchner pertsonaia, Thomas Gibson aktoreak interpretatu zuen Aaron Horchner pertsonaiaren emaztea. 2018an 13 reasons why 2ren parte da eta Alexen ama interpretatu zuen.[2]

Meredith Monroe
Bizitza
JaiotzaHouston1969ko abenduaren 30a (54 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaHinsdale Central High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea eta zinema aktorea

monroe-meredith.com
IMDB: nm0005243 Allocine: 104519 Allmovie: p307286
Instagram: meremonroe Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Meredith Monroe Houstonen jaio zen, Texasen, 1969ko abenduaren 30ean. Aktore estatubatuarra da, eta Dawson's Creek seriean Andie McPhee izeneko pertsonaia izan zen 1998tik 2000ra. Bere haurtzaro osoan Hinsdalen (Illinois) bizi izan zen.

Millikingo Unibertsitatean sartu zen, eta Alpha Chi Omega emakumeen ermandadeko kidea izan zen.

Aktore ibilbidea

aldatu

CBS Mentes criminales telebista-kateko telesailean parte hartu zuen Aaron Hotchner agentearen emaztea interpretatuta, Haley Hotchner pertsonaia. Bigarren mailako pertsonaia izan zen, eta noizbehinka agertu zen atal batzuetan. Azkenean, senarraren etsai batek hil zuen, serieko 100. kapituluan. Gero, telesail beraren barruan, bederatzigarren denboraldiko bosgarren kapituluan agertu zen berriro, Aaron Hotchner-en amets baten parte gisa.[3]

Bizitza pertsonala

aldatu

Meredithek bere senarra, Steven Kavovit terapeuta masajista The Magnificent Seven telebista-eszenatokian ezagutu zuen, non aktorea 1998an agertu zen. Hurrengo urtean, bikotea Hawaiin egindako zeremonia txiki batean ezkondu zen, eta hurbileneko senideak eta lagunak joan ziren.[4]

Filmografia

aldatu

Besteak beste, lan hauexetan hartu du parte:[5][6][7]

  • NCIS (2010) SEASON 08 EPISODE 06 CRACKED (Telebista serieak)
  • Sin Via De Escape (2009) (Pelikula)
  • Mentes Criminales (2005) (Telebista serieak)
  • Vampires: The Turning (2005)
  • Masters of Horror,Family (2006) (Telebista serieak)
  • Not My Life (2006)
  • Fathers and Sons (2004)
  • House MD (2004)
  • The One (2003) (TV)
  • Manhood (2003)
  • Full Ride (2002)
  • Minority Report (2002)
  • My New Best Friend (2002)
  • The Year That Trembled (2002)
  • Beyond the Prairie, Part 2: The True Story of Laura Ingalls Wilder (2002) (TV)
  • Beyond the Prairie: The True Story of Laura Ingalls Wilder (2000) (TV)
  • Dawson's Creek (1998) (Telebista serieak) (1998-2000)
  • Sunset Beach (1997) (Telebista serieak)
  • Fallen Arches (1998)
  • Norville and Trudy (1997)
  • Strong Island Boys (1997)
  • Dangerous Minds (1996) (Telebista serieak)

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Meredith Monroe - Biography» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-06-02).
  2. ISSN https://www.themoviedb.org/person/87934-meredith-monroe..
  3. Meredith Monroe. .
  4. (Ingelesez) «Learn about Meredith Monroe» Famous Birthdays (Noiz kontsultatua: 2024-06-02).
  5. (Gaztelaniaz) «Meredith Monroe» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2024-06-02).
  6. (Gaztelaniaz) SensaCine. «Filmografía Meredith Monroe» SensaCine.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-02).
  7. (Ingelesez) «Meredith Monroe» TVGuide.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-02).

Kanpo estekak

aldatu