Hipersentikortasun edo hipersentsibilitatea antigeno baten aurkako immunitate-erantzun desegokia edo gehiegizkoa da, eta norberaren ehunei eragiten die kalte. Ez da antigenoarekin lehenengo kontaktuan agertzen, ondorengo harremanetan baizik, sentsibilizazio aldiaren ostean. Erreakzio horiek oroimen immunologikoarekin lotuta daude, eta honi esker antigenoa ezagutuko du aurretik kontaktuan egon delako. Lau hipersentsibilitate mota bereizten dira 1963an Robin-ek eta P. Gell-ek (bi britainiar immunologoak) proposatu zuten moduan.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Hipersentikortasun
Deskribapena
Motaacute inflammatory response to antigenic stimulus (en) Itzuli, gaixotasun immunologikoa, zantzu klinikoa
eritasuna
Espezialitatealarrialdietako medikuntza
Immunologia
Sortzen duKounis syndrome (en) Itzuli
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakdexametasona, metilprednisolona, triamzinolona, prednisona eta prednisolona
Identifikatzaileak
GNS-10T78.4
GNS-9995.3
DiseasesDB28827
MeSHD006967
Disease Ontology IDDOID:0060056


Gell eta Robin-en sailkapena aldatu

mota ordezko izena sarri izendatutako aldaketak bitartekariak
1 Alergia
  • IgE
2 Antigorputz menpekoa
3 Konplexu inmunearen gaixotasuna
  • IgG
  • (osagarri)
4 Atzeratua

I. motako hipersentsibilitatea: anafilaktikoa aldatu

Hau motarik garrantzitsuena da, anafilaktikoa deitzen zaio, eta berealakoa da. Erreakzio honen bitartekariak IgE izeneko antigorputzak dira, aurreko kontaktu batean garatu direnak sintomarik eragin gabe.

Erreakzio hauek eragiten dituzten alergenoak izaera ezberdinekoak izan daitezke, hala nola polena, janariak, akaroak, intsektuen pozoina, sendagaia... Beraz, hainbat gertakizunen bitartez sartu daitezke gorputzean, eta hiru modutan bereizten dira sargune erak: inhalazioa, irentsiz edo zainen barnetik.

Erantzun inmunitario ohiko eta I.motako hipersentsibilitate baten arteko desberdintasuna da zelula plasmatikoak IgE jariatzen dutela kontrolik gabe, gaindituz 100 U/I, kalkulu estandar bezala hartzen dena Ig mota honetan.

Erreakzioa hiru etapetan ematen da: aldatu

  1. Alergenoa gorputzean sartzen da, T linfozito laguntzaileak aktibatzen ditu eta hauek alergenoarekin batera IgE antigorputza sortuko duten B linfozitoak aktibatuko ditu.
  2. IgE-ak mastozitoen hartzaileekin lotzen dira eta hauen sentsibilizazioan eragiten dute.
  3. Alergenoarekin beste kontaktu bat egoten bada, mastozito hauek aktibatuko dira eta hantura-erantzuna sortzeko eta substantziak askatzen dituzte (histaminak, zitokinak, heparinak...).

Erreakzioa lokalizatua edo sistematikoa izan daiteke. Honek sortu ditzakeen bi gaixotasun hauek dira:

  • Asma bronkiala (erreakzio lokalizatua)
  • Anafilaxi (erreakzio sistematikoa)

Honen diagnostikoa oinarritzen da IgE espezifikoaren detekzioa eta eragilearen testa. Erreakzio alergikoetan sendagai desberdinak erabiltzen dira, tratatu nahi dugun fasearen arabera; antihistaminikoak erreakzioa alergikoaren lehenengo faseei eragiten diete, eta kontikoesteroideen erabilera beranduagoko faseak eragozteko erabiltzen da.

II. motako hipersentsibilitatea: antigorputz menpekoa aldatu

Inmunitate sistema sortutako antigorputzak, antigeniei lotzen dira pazientearen zelulen gainazalean. Antigeno hauek berezko jatorrizkoak izan daitezke (pazientearen zelularen zati dira) edo estrintsekoa (antigeno batekin kontaktan egondakoan hartutakoak, beharbada patogeno baten infekzio batengatik). Zelula hauek makrofago edo zelula dendridikoak antzematen dituzte, antigenoen mailegatzaile gisa jokatzen dutenak, eragiten duena B linfozitoak erantzutea antigorputzak sortuz antigenoaren kontra. Erreakzioaren adibide bat penizilina da, non droga eritrozitoei elkartzen da, hauek gorputzarentzak arraroak bezala antzemateko. Hau B linfozitoak igaritzea eragingo du antigorputzen jarioarekin batera sendagaiaren kontra. IgG eta IgM motako antigorputzak antigen hauei lotzen dira konplexuak osatuz konplementuaren bide klasikoa aktibatuz, sekuentzia bat hasiz, bukatuko duena ezabatuz antigeno arraroei, eta lisia eta zelularen heriotza eraginez. Hau da patogenoen eliminazioaren prozesu erregularra, ostalariarentzako arriskutsua bihurtuz prozesua aktibatzen bada bere zelulen aurka. Erreakzioa orduak edo egunak iraun dezake burutu arte.


Zelularen zitotoxizitatea beste hipersentsibilitate mota bat da antigorputzen menpekoa dena. Kasu honetan, antigeno arraroekin kontaktuan dauden zelulak antigorputz eran markatzen dira (IgG edo IgM), hauek beranduago zelula hiltzaile natural eta makrofago bezala antzematen direnak, eta azkenik zelula markatuenak ezabatzen dituzte.

Adibide batzuk: aldatu

III. motako hipersentsibilitatea: konplexu inmunea aldatu

3. motako hipersentsibilitatean, odolean konplexu inmune disolbagarriak sortzen dira, hau da, IgG eta IgM antigorputzen gehigarriak, hainbat ehunetan ezartzen direnak (azalean, odol-odietan, giltzurrunetan eta artikulazioetan), non erantzun inmunitario bat botatzen du konplementuaren aktibazioaren bide klasikoan oinarrituta eta baskulitisa, glomerulonefritisa eta artritisa eragiten ditu. Koonplexu inmuneekin erlazionatuta bi etapa daude, lehenbizi konplexua sortzen da IgG eta IgM antigorputzak antigenoekin elkartzen direnean, gero konplexuak tamaina handiagoa hartzen dute gorputzetik eliminatuta izan ahal direnak. Formazio honen lehenengo etapan ezin dira antigenoak gorputzetik eliminatu: organismoaren gorputza, eta horregatik sakabanatzen dira eta aipatutako ehunetan ezartzen dira. Erreakzioa orduak edo egunak iraun dezake burutu arte.

Adibide batzuk: aldatu

IV. motako hipersentsibilitatea: atzeratua aldatu

4. motako hipersentsibilitatea atzeratua deitzen da, erreakzioa 2 edo 3 egun irauten duelako asegabetzen. Beste motak ez bezala, hau ez da neurtzen antigorputzekin, inmunitate zelulekin baizik.

T CD8 eta CD4 linfozito kooperatzaileak antigenoak antzematen dituzte konplexu batean, I. eta II. motako histokonpatibilitateko konplexu nagusiari. Antigenoa daramaten zelulak kasu honetan IL-12 jariatzen dituzten makrofagoak dira, T linfozito gehiagoren ugaritzea estimulatzen dutenak. CD4+ak IL-2 eta interferon gamma ere jariatzen dute, zitokinen askapena gehiago estimulatuz, inmunitate erantzuna igaroz. CD8 zelulek zelula dianak suntsitzen dituzte haiekin kontaktuan jartzen, makrofako aktibatuek hidrolisi entzimak ekoizten dituzten bitartean, eta patogeno intrazelular batzuen aurrean, zelula erraldoietan multinuklearretan eraldatzen dira.

Adibide batzuk: aldatu

Erreferentziak aldatu

[1][2][3]

Kanpo estekak aldatu