Larrialdi medikuntza

medikuntza espezialitate bat da, zeinetan medikuak berehalako atentzio medikoa behar duten gaixoetaz arduratzen diren.

Larrialdi medikuntza larrialdi mediko batean edo une akutuan dagoen edozein gaixotasunetan jarduten duen medikuntzaren espezialitatea da. Larrialdia pertsona baten bizitzarako berehalako mehatxua dakarten lesio edo gaixotasuna da, eta haren asistentzia ezin da atzeratu. Mediku-arretarik ez izatea pazientearen osasunerako arrisku larria, gorputzeko funtzioen narriadura larria, eta edozein organoren edo gorputzeko atalen disfuntzio larria izan daiteke.

Larrialdiko unitate bat

Larrialdi mediko bati ematen zaion edozein erantzun egoeraren, pazientearen eta laguntza emateko baliabideen araberakoa izango da.[1] Larrialdia ospitale baten barruan gertatzen den edo ospitale batetik kanpo gertatzen den (adibidez, kalean) ere aldatuko da; kasu honetan, ospitaleratu aurreko medikuntzaz ari gara.

Ospitaleetan larrialdietako zerbitzuak daude. Zerbitzu horiek Larrialdietako Medikuntzan espezialista den mediku bat dute buru, eta talde asistentzial osoari orientazio akademikoa zein asistentziala emateko gaitasuna dute, edozein larrialdiri erantzuteko. Mundu mailako espezialitatea kontinente guztietan hazi da, eta eragin handia izan du paziente akutu eta kritikoaren arreta integralean. Kontinente guztietan daude espezialitatearen hazkundea sustatzen duten elkarteak,[2] eta mundu mailan International Federation for Emergency Medicinek biltzen ditu.

ErreferentziakAldatu

  1. Sakr, M. (2000). «Casualty, accident and emergency, or emergency medicine, the evolution» Emergency Medicine Journal 17 (5): 314–9 doi:10.1136/emj.17.5.314 PMID 11005398.
  2. (Ingelesez) Razzak, J. A.; Kellermann, A. L.. (2002). «Emergency medical care in developing countries: Is it worthwhile?» Bulletin of the World Health Organization 80 (11): 900–5 doi:10.1590/S0042-96862002001100011 PMID 12481213.

Kanpo estekakAldatu

  Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.