Esklerosi anizkoitz
Esklerosi anizkoitza nerbio-sistemako gaixotasun bat da, une honetan, sendabiderik gabekoa. Gaixotasun horretan, neuronek, nerbio sistemako zelulek, euren kanpo, mielina izeneko geruza galtzen dute. Orain arte, ez da jakin zehazki zein den gaixotasunaren jatorria. Gorputzeko immunitate-sistemaren zelulek neuronei eraso egiten dietela esan izan da. Jatorrian, beraz, prozesu autoimmuneak daudela uste izan ohi da. Orain, ordea, Mexikoko zientzialari batzuek astanafarreria edo barizelak zerikusi handia izan lezakeela aurkitu dute. Gaixotasun horren birusak, herpes zoster izeneko gaixotasuna ere sortzen duenak, orbain bat uzten omen du neuronetan, itxuraz gorputzeko babes sistemari eraso egiten dio, neuronen mielina deseginez.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Esklerosiaren zantzuak
aldatuDesmielinizazioaren ondorioz, neurotransmisoreak ez dira behar bezala igortzen neuronen artean, eta horrek, beste zantzu batzuen artean, paralisia, nekea eta begietako arazoak dakartza.
Motak eta bilakaera
aldatu1. Berreritze-arintzeak: Mota onbera da hau eta hasierako fasea gaixoen %80arengan horrela izaten da, krisialdiak barealdiekin tartekatuz. Berreritzeak ezin dira aurreikusi, eta arintze tarteek hilabeteak edo urteak iraun ditzakete. Ondar moduan arrastoak gelditu daitezke ala ez.
2. Sekundario progresiboa: Aurreko mota dutenen %65ak beste hau garatuko dute. Azkenean barealdi edo arintze tarteak gabe eta etengabeko beheratzearekin. Batez beste, mota batetik bestera 19 urteko tartea egoten da.
3. Primario progresiboa: Gaixoen %10–20ak dauka mota hau. Hasierako sintomen ostean progresioan sartuz, arintze barik edo txikia eta noizean behinekoa. Agertzen da adin aurreratuagoetan.
4. Progresiboa berreritzeekin: Hasieratik etengabeko gainbehera pairatzen dute, gehi makalaldi akutu nabarmenak. Hau da motarik ezohikoena.
Badaude beste mota arraroagoak, baita mota gaiztoa delakoa, makaltze kliniko azkarra jasaten dutenengan.
Tratamendua
aldatuUne honetan, ez dago gaixotasun hau sendatuko duen tratamendurik. Baina gaixotasunaren garapena geldiarazten duten botika batzuk aurkitu dira. Interferon batzuk dira: Avonex, Betaseron eta Rebif. Copaxone izeneko polipeptido talde bat, Mitoxantrone izeneko immunosupresore bat eta Natalizumab izeneko antigorputz monoklonala, Tysabri izenarekin saldua. Baina guzti hauek, gaixotasunaren barietate jaistaile-errepikariarentzako baino ez daude onartuta FDA eta EMEAren aldetik.
Fase aurreratuetan gaixoek onura hartu dezakete zainketa aringarriekin.
Bakterio baten zantzuak
aldatu2014ean egindako ikerketa batek Clostridium perfringens bakterioa esklerosi anizkoitzarekin lotuta egon zitekeela proposatzen zuen. Saguekin egindako saioek bakterio horren andui berezi batek ekoizten zuen toxinak (epsilon toxina deitutakoak) esklerosi anizkoitzaren antzeko sintomak eragiten zituela animaliengan agerian jarri zuten. Era berean, ikertzaileek aztertutako gaixoek toxina horren aurkako antigorputzak zituztela antzeman zuten (horrek esan nahi du toxina horrekin inoiz harremanetan egon direla) [1]
Elkarteak
aldatuHego Euskal Herrian lau elkarte garrantzitsu daude: Aemar (Arabako esklerosi anizkoitzaren elkartea),Ademna (Asociación de Esclerosis Multiple de Navarra), Ademgi (Asociación de esclerosis múltiple Gipuzkoa) eta Adembi (Asociación de esclerosis múltiple Bizkaia). Elkarte hauek gaixotasun hau duten pertsonak elkartu eta errehabilitazio prozesuak eskaintze dizkie, laguntza psikologikoa... familiarrak ere ongietorriak dira, eta batzuetan hitzaldi hutsak egiten dituzte, gaixotasunari buruz gehiago ezagutzeko, gaixotasuna duten beste pertsonekin harremanetan jartzeko edota garapen medikuak azaltzeko.
Gainera, gaixotasuna barreiatzen saiatzen dira, hau da, mundu guztiak ezagutzeko aukera izatea. Busti zaitez!-en antzeko kanpainak antolatzen dituzte, dirua jasotzeko eta jendea kontzientziatzeko.
Gaixotasun hau dutenen alde ere jarduten dute.
Erreferentziak
aldatuIkus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuGai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian |
- (Ingelesez)Gaixotasunari buruz DMOZ webgunean[Betiko hautsitako esteka]
- Artikulu zabala "Elhuyar" aldizkarirako[Betiko hautsitako esteka]
- Esklerosi Anizkoitza bloga
- Ademgi Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza Elkartea