Ireki menu nagusia

Tronbopenia

Odoleko plaketa-kopurua patologikoki murriztea
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Tronbopenia edo tronbozitopenia odoleko plaketen gutxitzearen ondorioz sortutako asaldura da.

Tronbopenia

Thrombocytopenia 1.jpg

Tronbopenia duen odola
Deskribapena
Mota blood platelet disease Itzuli
zantzu medikoa
Espezialitatea hematologia
Azterketa medikoa blood platelet count Itzuli
Asoziazio genetikoa WAS Itzuli, ANKRD26 Itzuli, CYCS Itzuli eta GATA1 Itzuli
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak (21R)-argatroban Itzuli, desmopressin Itzuli, Lepirudin Itzuli, anagrelide Itzuli, eltrombopag Itzuli, ruxolitinib Itzuli, Romiplostim Itzuli, rituximab Itzuli eta Lepirudin Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MK D69.6
GNS-9-MK 287.5
OMIM 188000, 313900, 273900, 300367, 612004, 612004, 300367, 273900, 188000 eta 313900
DiseasesDB 27522
MedlinePlus 000586
eMedicine 000586
MeSH D013921
Disease Ontology ID DOID:1588 eta DOID:1588

Gizaki osasuntsu batean plaketen kopurua 150.000-450.000/mm3 da. Tronbopenia dago kopuru hori 100.000/mm3-tik behera dagoenean.

Plaketen funtzio nagusia odolaren galera ekiditean datza, odolaren gatzapena edo koagulazioa errazten dutelako. Plaketen kopurua oso txikia denean odoljarioak maiz agertzen dira.

Tronbopenia hezur-muinak plaketa gutxi ekoizten duelako sor daiteke, edo ekoizpena normala eduki arren sortutako plaketak azkar desagertzen direlako [1]

Asaldura honek askotan ez du sintomarik eragiten, eta errutinazko odol-analisi batean antzematen da (batez ere plaketen kopurua 75.000-100.000/mm3 bitarteko balioetan dagoenean). Balio txikiagoek honako sintoma hauek eragin ohi dituzte: hematomak, sudur eta hortzoien odoljarioak, hematuria, petekiak eta nekea.

Tronbopeniaren atzean hainbat eragile egon daitezke, garrantzitsuenak hauek izanik:

Tratamenduak gaitzaren jatorriari aurre egin behar dio asaldura hematologikoa hobetu ahal izateko. Kasu larrienetan plaketen transfusioak burutzen dira.

ErreferentziakAldatu