tiroide guruinaren funtzionamendua normala baino handiagoa denean sortzen den gaixotasuna
Basedow-Gravesen eritasunatiroide guruinaren jarioa neurriz gaindikoa denean eta odolera igarotzean sortzen den eritasuna da, jatorri autoimmune duena. Hipertiroidismoak sorturiko takikardia, dardarak, hipertentsioa, tiroide guruinaren hantura eta oftalmopatia (begietako hantura bereziki) ditu ezaugarri eritasun honek. Sendagaiak hartuz, ebakuntza baten bidez edo erradio-iodoa hartuz senda daiteke eritasun hau.