Ireki menu nagusia

Gyula Horn (Budapest, 1932ko uztailaren 5a - Budapest, 2013ko ekainaren 19a) hungariar politikaria izan zen. 1994-1998 bitartean Hungariako lehen ministroa izan zen. Sari ugari irabazi zituen, Akisgran hiriko Karlomagno saria adibidez (1990ean).

Gyula Horn
Gyula Horn (2007).jpg
Hungariako lehen ministro

1994-07-15 - 1998-07-06
Péter Boross Itzuli - Viktor Orbán
Hungariako Biltzar Nazionaleko kidea

1990-05-02 - 2010-05-13
Hungariako Kanpo Harremanetarako ministroa

1989-05-10 - 1990-05-23
Péter Várkonyi Itzuli - Géza Jeszenszky Itzuli
estatu-idazkari

Bizitza
Izen osoa Horn Gyula János
Jaiotza Budapest1932ko uztailaren  5a
Herrialdea  Hungaria
Heriotza Budapest2013ko ekainaren  19a (80 urte)
Hobiratze lekua Fiumei Street Cemetery Itzuli
Familia
Familia
Hezkuntza
Heziketa Rostov State Economics University Itzuli 1954) : ekonomia
Hizkuntzak Hungariera
errusiera
ingelesa
Kroaziera
serbiera
Jarduerak
Jarduerak politikaria, diplomazialaria eta ekonomialaria
Lantokia(k) Budapest
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak 1956ko Hungariako Iraultza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Hungariako Alderdi Sozialista
Hungariako Langile Alderdi Sozialista
Hungarian Working People's Party Itzuli
Signature of Gyula Horn.jpg

BizitzaAldatu

Ekonomia- eta finantza-ikasketak egin zituen Errusiako Rostov Doneko unibertsitatean (1945). 1954an Hungariako Finantza Ministerioan hasi zen lanean, baina lau urte geroago unibertsitatera itzuli zen Ekonomia Zientzietan doktoregoa egitera. 1969-1985 bitartean, Hungariako Alderdi Sozialista Langilearen zuzendaritzarentzat lan egin zuen, eta laguntzaile-postua lortu zuen Sobietar Harremanen Sailean. Halaber, Hungariaren enbaxadore izan zen Bulgarian eta Jugoslavian.

Kanpo Arazoetako ministro gisa, 1989-1990 bitartean, garrantzi handiko zeregina bete zuen Alemaniaren bateratzean, Alemaniako Errepublika Demokratikoko biztanleei Alemaniako Errepublika Federalera ihes egiten utzi baitzien Hungarian barrena. Bien bitartean, sobietarren gudarosteak Hungariatik erretiratzeko hitzarmena izenpetu zuen, eta Hungariako Alderdi Sozialistaren (MSzP) sortzaileetako bat izan zen. 1990ean, alderdiko lehendakari eta Legebiltzarreko diputatu hautatu zuten, eta Kanpo Arazoetako Batzordeko gidaritza hartu zuen.

1994an Hungariako lehen ministro izendatu zuten. 1995ean kritika latzak egin zizkioten alderdian, gastu sozialak murrizteagatik, besteak beste. Horn lehen ministro izandako aldian Hungaria nazioarteko erakunde nagusietan sartu zen: 1996an Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundean (ELGE) sartu zen, eta urtebete geroago, NATOn sartzeko izendaturiko Ekialdeko Europako estatuetako bat izan zen. Europar Batasunean laster sartzeko aukera izango zuela ere agindu zitzaion.

1998ko hauteskundeetan, nahiz eta lehen bozketan botoen % 32 eskuratu zuen, bigarrenean eskuina, Viktor Orbánen gidaritzapean, nagusitu zitzaion. Hauteskundeak galdu ondoren, alderdiko lehendakari izateari utzi zion, eta 2002 urteaz geroztik, gutxi jardun zen politikan.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gyula Horn