Ireki menu nagusia

Gurutzi Arregi Azpeitia (Lemoa, 1936ko azaroaren 12a) bizkaitar etnografoa da. Politika eta Gizarte Zientzietan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean. Función de la ermita en la vecindad tradicional de Bizkaia doktore-tesia aurkeztu zuen Unibertsitate horretan bertan.

Gurutzi Arregi Azpeitia
Bizitza
Jaiotza Lemoa1936ko azaroaren  12a (82 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntza euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak etnografoa

1972-1985 bitartean Jose Migel Barandiaranekin lan egin zuen. 1973tik Etniker proiektuan lan egiten du Euskal Herriko material etnografikoen bilketa sistematikoa eginez. Euskal Herriko Atlas Etnografikoa koordinatzen du, EAEko eta Nafarroako Gobernuen laguntzaz. Eskoriatzako Irakasle Eskolan Kultura Antropologiako ikastaroak eman ditu. Bilboko Labayru Institutuko Etnografia Saileko zuzendaria da, eta Bilboko Arkeologia, Etnografia eta Historia Museoa kudeatzen duen Patronatuko kide izan zen 1981-1989 bitartean. Eusko Ikaskuntzako idazkariorde izan da (1979-1984), Antropologia-Etnografia Saileko lehendakari (1979-1986), eta idazkari-kudeatzaile (1982-1990).

ErreferentziakAldatu