Guido van Rossum
Guido van Rossum (Haarlem, Herbehereak, 1956ko urtarrilaren 31) programatzailea da. Python programazio-lengoaiaren sortzaile izateagatik da ezaguna. Gaur egun Googleko langilea da, eta lanorduen erdiak eskaintzen dizkio Pythonen garapenari.
BiografiaAldatu
Guido van Rossum Herbehereetan jaio eta hezi zen, eta 1982. urtean jaso zuen masterra Amsterdango Unibertsitatearen eskutik. 2005eko abenduan Googlen lanean hasi aurretik, hainbat ikerlan egin zuen.
2002an, Bruselan (Belgika) urtero egiten den FOSDEM jardunaldietan, 2001. urteko Award for the Advancement of Free Software saria jaso zuen, Free Software Foundationen eskutik.
Kanpo estekakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Guido van Rossum |