Malkorraundi

Euskal Herriko mendia

Malkorraundi, Santa Barbara, Santa Barbarako Malkorra edo Malkor Aundi, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da, Gorriti eta Arribe-Atailu herrien artean.[1]

Malkorraundi
Datu orokorrak
Garaiera853
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°03′07″N 1°57′40″W / 43.052°N 1.961°W / 43.052; -1.961
MendikateaUrkietako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
MendikatMendikat

Tontorreko ermitatik datorkio izena, haitzaren gainean eraikitako ermita txikia.

Bere inguruan hainbat harrizko hormaren hondakinak atzeman daitezke. Hor egon baitzen Gorritiko gaztelua.

Gorriti aldetik abiatuz gero erraz menderatzen den mendia da, autobiaren azpitik (Gorritiko irteera) nahiz gainetik (Pagozelaiko zubia) pasata.

Iparraldeko pagadian barrena (pista) edo Hegoaldeko gandorretik igo daiteke.

Ibilbidea gehigarri batekin osatu nahi izanez gero Elosta mendia gertu da, Hegoaldean. Igoera luzeago bat egin nahi izanez gero, berriz, Atallu edo Arribe aldetik igo daiteke, baina beste 500 metroko igoera eransten zaio ibilbideari.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
    Malkorraundi (Mendikat)

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu