Elorrio Rugby Taldea Elorrion (Bizkaia) errugbian aritzen den kirol kluba da, 1980an sortua. Zenbait talde ditu;[4] horien artean, gizonezko eta emakumezkoen senior taldeak.

Elorrio Rugby Taldea
HiriaElorrio,  Bizkaia
Sorrera1980
Kirol zelaiaSan Roke[1]
PresidenteaIbon Arregi[2]
EntrenatzaileaNicolas Martinez[3]
LigaEuskal Maila
2022-231.a
Webguneawww.elorriorugbytaldea.clubeo.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak

Gizonezkoen senior taldeak gaur egun Euskal Mailako lehen mailan jokatzen du. 2018/2019 denboraldian lehenengo postuan amaitu zuen liga; eta igoera fasea jokatu ondoren Euskal Ligako lehen mailara igo zen.[5] Igoera faseko lehenengo bi partidak irabazi ditu, lehenengoa RC Riojaren aurka (59-22), eta bigarrena Sarako Izarraren aurka (21-24). Azken jardunaldian Zaisa Txingudiri irabazi ondoren (36-66) lehen mailara igo zen.

Hasiera zail baten ondoren, Euskal Ligako Lehen Maila 6. postuan amaitu zuten 2019-2020 denboraldian.

Pandemiaren ondorioz gizonezkoen senior taldeak ez zuen 2020-2021 denboraldian parte hartu. 2021-2022 denboraldian gogotsu itzuli ziren jokalariak eta ligako 2. postuan amaitu zuten, Espainiako Bigarren Mailara igo zen La Unica talde nafartarraren atzetik soilik.

2022-23an liga erregularrean ez zuten partidarik galdu, lehenik liga erregularreko txapeldun bihurtuz, eta ondoren maiatzean jokatu ziren play-off-etan berriz garaile atera ziren, finalean Eibar Rugby gipuzkoarrei irabazita[6].

2019an igoera gauzatu zuen taldea.

Emakumezkoen taldea aldatu

2019-2020 denboraldian emakumezkoen goi mailako errugbia Elorriora itzuli zen, emakumezkoen taldea sortu baitzen. Esperientziadun eta esperientzia gabeko jokalariekin sortu zen taldea, eta ordutik gaur arte Euskal Ligetan aritu dira buru-belarri.

2022-2023 denboraldiaz geroztiz Zornotzako Urgozo Errugbi Taldeko neskekin batera jokatzen dute, Urgorrio izeneko taldea osatuz.

 
Nesken taldea Errioxan jokatzen.

Azken denboraldiak aldatu

Euskal Ligako Lehen Maila 10 taldez osatuta egon da 2023-2024 denboraldian.

Denboraldia Liga Postua
2010-11 Euskal Maila (A multzoa) 5.a
2011-12 Euskal Maila (A multzoa) 3.a
2012-13 Euskal Maila (B multzoa) 5.a
2013-14 Euskal Maila (C multzoa) 3.a
2014-15 Euskal Maila (B multzoa) 7.a
2015-16 Euskal Maila (2. maila) B taldeko 2.a
2016-17 Euskal Maila (2. maila) A taldeko 3.a
2017-18 Euskal Maila (2. maila) B taldeko 4.a
2018-19 Euskal Maila (2. maila) B taldeko 1.a
2019-20 Euskal Maila (1. maila) 6.a
2020-21 ? ?
2021-22 Euskal Maila (1. maila) 2.a
2022-23 Euskal Maila (1. maila) 1.a
 
2023ko finaleko garaipeneko argazkia zaleekin.

Jokalariak aldatu

2023/2024 denboraldiko gizonezko senior taldeko jokalariak:[7]

Lehenengo lerroa
  • Ekain Ardanza
  • Ibai Lopez
  • Aimar Ardanza
Orpokatzaileak
  • Peio Palacios
Bigarren lerroa
  • Unai Campo
  • Oskar Astarloa
  • Ismael Bou-Ali
  • Unax Etxezarraga
  • Unax Salterain
  • Paul Sagasta
  • Jaime Urdiales
Hirugarren lerroa
  • Paul Uriarte
  • Oliver Montecinos
  • Jokin Muñoz
  • Martxelo Eriz
Erdilariak
  • Beñat Eguren
  • Pello Basabe
  • Borja Camacho
Joko-zabaltzailea
  • Manex Basabe
Hiru-laurdenak
  • Niko Loshe
  • Oier Azkarragaurizar
  • Luka Loshe
  • Aitzol Kortabarria
  • Endika Miguel
  • Unax Perez
  • Martin Mendibil
  • Oier Santos
  • Julen Zengotita

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Terrenos de juego» Elorrio Rugby Taldea (Noiz kontsultatua: 2019-03-27).
  2. (Gaztelaniaz) «Dirigentes» Elorrio Rugby Taldea (Noiz kontsultatua: 2019-03-27).
  3. (Gaztelaniaz) «Elorrio La Parra R.T senior» Elorrio Rugby Taldea (Noiz kontsultatua: 2019-03-27).
  4. (Gaztelaniaz) «Equipos (2018/2019)» Elorrio Rugby Taldea (Noiz kontsultatua: 2019-03-27).
  5. (Gaztelaniaz) «Elorrio La Parra R.T senior: ranking» Elorrio Rugby Taldea (Noiz kontsultatua: 2019-03-27).
  6. «Betsaide Elorrio Rugby Taldea Euskal Ligako txapeldun geratu daiteke zapatuan Elorrion bertan jokatuko den finalean - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-08-02).
  7. (Gaztelaniaz) «Elorrio La Parra R.T senior: integrantes» Elorrio Rugby Taldea (Noiz kontsultatua: 2019-03-27).

Kanpo estekak aldatu