Zarautz Rugby Elkartea
Zarautz Rugby Elkartea Gipuzkoako Urola-Kosta eskualdean dagoen Zarautz udalerriko errugbi talde bat da.
Hiria | Zarautz, Urola-Kosta![]() | ||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1978 | ||||||||||||||||
Kirol zelaia | ASTI | ||||||||||||||||
Presidentea | Gaizka Zulaika | ||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() ![]() | ||||||||||||||||
Liga | Ohorezko B maila | ||||||||||||||||
2020-21 | 2.a (B multzoa) | ||||||||||||||||
Webgunea | www.zarautzrugby.com | ||||||||||||||||
|
HistoriaAldatu
Taldea 1978 urtean eratu zuten Kepa Illarramendik eta “El Rata”-k. Lehenengo entrenamentuak hondartzan egiten zituzten itsasbeheran. 2004an Paul Altuna presidente zela klubari bultzada ematea erabaki zen eta Luciano “Lutxo” Benitez argentinarra entrenatzailea lehenik eta David Viguera frantziarrak mailaz igoarazi zuten Zarautz, eta harrobia ere sustatu zen.
2013an Ohorezko B mailara igo zen eta 2014-15 eta 2015-16 denboraldietan A taldeko txapelduna izan zen, ez zuen ordea Ohorezko mailara igotzerik lortu.
Azken denboraldiakAldatu
Denboraldia | Maila | Postua |
---|---|---|
2008-09 | Lehenengo Nazionala | 2.a |
2009-10 | Lehenengo Nazionala | 3.a |
2010-11 | Lehenengo Nazionala | 3.a |
2011-12 | Lehenengo Nazionala | 3.a |
2012-13 | Lehenengo Nazionala | 1.a (igo) |
2013-14 | Ohorezko B maila | 4.a |
2014-15 | Ohorezko B maila | 1.a |
2015-16 | Ohorezko B maila | 1.a |
2016-17 | Ohorezko B maila | 3.a |
2017-18 | Ohorezko B maila | 4.a |
2018-19 | Ohorezko B maila | 6.a |
2019-20 | Ohorezko B maila | 4.a |
2020-21 | Ohorezko B maila | 2.a (B multzoa) |
B taldeaAldatu
Gizonezkoen B taldea ere badu.
Denboraldia | Liga | Postua |
---|---|---|
2015-16 | Euskal Maila (2. maila) | B taldeko 4.a |
2016-17 | ez | |
2017-18 | Euskal Maila (2. maila) | B taldeko 6.a |
2018-19 | ez | |
2019-20 | Euskal Maila (2. maila) | B taldeko 3.a |