Monomero

bere berdinekin erreakzionatuz, kate luzeko molekulak (polimeroak) eratzen dituen konposatua

Monomeroak (grezieratik mono, bakar eta meros, zati) masa molekular txikiko molekulak dira. Molekula organiko konplexuak osatzeko oinarrizko atalak dira eta egitura egonkor eta espezifikoa dute. Lotura kimiko bidez beste monomeroekin elkartzean, molekula handiagoak eratzen dituzte. Honela, monomero gutxi batzuk elkarrekin lotzean (10 baino gutxiago) oligomeroak sortzen dira (dimeroak, trimeroak, eta abar). Ehunka edo milaka monomero elkartzean, polimero izeneko makromolekulak eratzen dira.

Glukosa, Karbono hidratoen monomeroa

Adibidez, karbono hidratoen monomeroak monosakaridoak dira, eta proteinen monomeroak aldiz, aminoazidoak.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.