Gerard "Gerry" Kelly (Belfast, 1953ko apirilaren 5a) irlandar errepublikar politikari bat da. Iraganean Behin-behineko IRAko kide izana, 1998ko Ostiral Santuko Hitzarmena ahalbideratuko zuen Ipar Irlandako bake prozesuan parte hartu zuen eta gaur egun Sinn Féin alderdiko kidea da.

Gerry Kelly

Ipar Irlandako Biltzarreko kidea

2022ko maiatzaren 5a -
Barrutia: Belfast North (en) Itzuli
Hautetsia: Ipar Irlandako Biltzarreko 7. Legegintzaldia
Ipar Irlandako 6. Biltzarreko kidea

2017ko martxoaren 3a -
Barrutia: Belfast North (en) Itzuli
Hautetsia: 2017ko Ipar Irlandako Biltzarrerako hauteskundeak
Ipar Irlandako 5. Biltzarreko kidea

2016ko maiatzaren 7a - 2017ko urtarrilaren 26a
Barrutia: Belfast North (en) Itzuli
Hautetsia: 2016ko Ipar Irlandako Biltzarrerako hauteskundeak
Ipar Irlandako 4. Biltzarreko kidea

2011ko maiatzaren 6a - 2016ko martxoaren 24a
Barrutia: Belfast North (en) Itzuli
Hautetsia: 2011ko Ipar Irlandako Biltzarrerako hauteskundeak
Junior Minister (en) Itzuli

2007ko maiatzaren 8a - 2011ko maiatzaren 16a
Denis Haughey - Martina Anderson
Ipar Irlandako 3. Biltzarreko kidea

2007ko martxoaren 9a - 2011ko martxoaren 24a
Barrutia: Belfast North (en) Itzuli
Hautetsia: 2007ko Ipar Irlandako Biltzarrerako hauteskundeak
Ipar Irlandako 2. Biltzarreko kidea

2003ko azaroaren 26a - 2007ko urtarrilaren 30a
Barrutia: Belfast North (en) Itzuli
Hautetsia: 2003ko Ipar Irlandako Biltzarrerako hauteskundeak
Member of the 1st Northern Ireland Assembly (en) Itzuli

1998ko ekainaren 25a - 2003ko apirilaren 28a
Barrutia: Belfast North (en) Itzuli
Hautetsia: 1998 Northern Ireland Assembly election (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGerard Kelly, Gearóid Ó Ceallaigh
JaiotzaBelfast1953ko apirilaren 5a (71 urte)
HerrialdeaIrlanda
Hezkuntza
HeziketaSt Finian's Primary School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaBehin-behineko Irlandako Armada Errepublikazalea
Zerbitzu militarra
Adar militarraBehin-behineko Irlandako Armada Errepublikazalea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sinn Féin

sinnfein.ie…
Twitter: GerryKellyMLA Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

1970eko hamarkadatik 1990eko hamarkadaraino Behin-behineko IRAko kide izan zen, 1973an Londresen beste hainbat IRAkideekin batera lehergailu bidezko hainbat atentatu burutu ondoren atxilotua izan eta ingeles espetxeetan preso sartu zuten. Bertan, irlandar presoen estatu politikoaren aldeko gose greban parte hartu zuen. 1975ean Ipar Irlandako Maze espetxera lekualdatua izan zen. 1977, 1982 eta 1983an ihesaldi saiakerak burutu zituen.

1983ko Maze espetxeko ihesaldi handian parte hartu zuen, honetan Bigarren Mundu Gerraz geroztik Europan espetxe batetik egindako preso kopuru handienak ihes egin zuen eta Erresuma Batuko historiako inoizko espetxe ihesaldi handiena izan zen, denera Kelly eta beste 37 irlandar presoek ihes egin zuten, sei pistola erabiliz eta ihes egiteko espetxeko gosari-banaketa kamioia bahituz. Hiru urtez Europan IRAkide aktibo bezala jardun zuen.

1986ko abenduaren 4ean Brendan "Bike" McFarlane IRAkidearekin batera Amsterdamgo pisu batean atxilotua izan zen. Atxiloketan pasaporte faltsuak, 14 errifle, 100.000 munizio ale eta nitrobentzenoa atzeman zizkieten. Herbeheretan epaituak izan eta Erresuma Batura estraditatua izan ondoren preso sartu zuten. 1989ko ekainaren 2an herbeherear agintariekin negoziatutako estratidatzio baldintzen arabera aske gelditu zen.

1990-1993 artean Sinn Féineko Martin McGuinness eta adiskideminarekin batera Britainiar Gobernuarekin Ipar Irlandako gatazkaren Bake Prozesurako negoziaketa sekretuetan parte hartu zuen. Gerora, Kelly bera Sinn Fein alderdiko kide bilakatu zen, 1998ko Ostiral Santuko Hitzarmena ahalbideratuko zuen Ipar Irlandako bake prozesuan errol garrantzitsua jokatuz.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gerry Kelly