Erresuma Batuko Gobernua

Britainiar Gobernua» orritik birbideratua)

Erresuma Batuko Gobernua edo Bere Maiestatearen Gobernua (ingelesez: Her Majesty's Government) Britainia Handiko eta Ipar Irlandako gobernu zentrala da.[1] Herrialdeko arazoez arduratzen diren ministerioek osatzen dute.[2] Gobernua lehen ministroak zuzentzen du, Gobernuko beste kideak hautatzen dituena. Lehen ministroa eta ministro garrantzitsuenek Kabinetea osatzen duten, non erabaki nagusienak hartzen diren.[1]

Erresuma Batuko Gobernua
Datuak
Motagobernua
HerrialdeaErresuma Batua
Jarduera
KidetzaWorld Wide Web Consortium
Honen partebotere betearazle
Eskumendekoak
Agintea
Egoitza nagusi
Osatuta
Zeren jabe
webgune ofiziala
Twitch: ukgov_official GitHub: ukgovdatascience

Halaber, Erresuma Batuko Konstituzioaren arabera, botere betearazlea monarkaren ardura da. Monarkak botere hori bakarrik erabiltzen du Lehen Ministroak edo Kabineteak aholkatzen dionean.[3]

Egungo lehen ministroa Boris Johnson kontserbadorea da 2019ko uztailaren 24tik.

Antolaketa aldatu

  • Ministerio mailako 24 departamendu.
  • Ministerioak ez diren 26 departamendu.

Kokapena aldatu

Lehen ministroaren egoitza 10 Downing Streeten dago, Westminsterren. Gobernuko departamendu gehienen egoitzak Whitehall inguruetan kokatzen dira.

Autogobernua aldatu

1998tik gobernu zentralaren hainbat konpetentzia Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako lurralde-gobernuei itzuli zaizkie. Bestalde, Ingalaterrari ez zaio inoiz konpetentziari itzuli; ez baitu lurralde-gobernurik.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu