Helena Azkarragaurizar

euskal artista

Helena Azkarragaurizar Jauregi (Arrasate, Gipuzkoa, 1992) marrazkilaria eta diseinatzailea da.

Helena Azkarragaurizar
Bizitza
JaiotzaArrasate, 1992 (31/32 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Euskal Herriko Unibertsitatea Arte Ederren gradu
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea eta artista

Instagram: helenaazkarragaurizar Edit the value on Wikidata

Arte Ederretan graduduna da. Euskal Herriko Unibertsitatean (Bilbo) eta Mexikoko UNAMen egin zituen ikasketak. Halaber, diseinuaren arloko ikasketa osagarriak egin ditu. Arrasateko zeramika tailerrean egiten du lan gaur egun.[1] [2] Goiena Komunikazio Zerbitzuaren Puntua astekarian bineta bat argitaratzen du astero, Xixili izeneko atalean.

2018an, Bidean (Kalandraka, 2018) albuma argitaratu zuen Garazi Arrula Ruizekin batera.

Hainbat erakusketatan erakutsi ditu bere lanak; esate baterako, Arrasateko "Artean. Hamaika emakume artista" erakusketa kolektiboan.[3] [4]

2023an Arrasateko Emakume Txokoaren 20.urteurrenari lotutako ekintzen artean, plaza janzteko mural bat egitea proposatu zen. Murala egiteko enkargua Helena Azkarragaurizar Jauregi  Arrasateko artistari egin zitzaion. Lanaren helburua bikoitza izan zen: emakume txokoaren sarbideko plaza espazio goxoa bilakatzea eta Arrasateko emakume artista bati bere lana erakusteko aukera ematea.[5][6]

Erreferentziak aldatu

  1. Francisco 11, Okela Sormen Lantegia Calle San. «OKELA | Helena Azkarragaurizar» OKELA Sormen Lantegia (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).
  2. (Ingelesez) Behance. «Helena Azkarragaurizar Jauregi on Behance» Behance (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).
  3. «Klaustroetan gaurtik Arrasateko 12 emakume sortzaileren erakusketa - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).
  4. «'ARTEAN, hamaika emakume artista 2' sorta - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).
  5. «Helena Azkarragaurizar Jauregik eginiko mural berria du Arrasateko Emakume Txokoak» Arrasateko Udala (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
  6. Mondraberri. (2023-11-06). Helena Azkarragaurizarren erakusketa, Irati Jimenezen aurkezpena,… izango dira Iratin | Mondraberri Arrasateko Ataria. (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).

Kanpo estekak aldatu