Galesko printze

Galesko printzea 1301etik britainiar monarkiaren oinordekoari ematen zaion titulua. Ohitura hau Eduardo I.a Ingalaterrakoak sortu zuen 1301ean, Ingalaterrak Gales mendean hartu, eta haren seme Eduardo printzea (gero Eduardo II.a Ingalaterrakoa) Galesko printzea izendatu zuenean.

Galesko printzearen armarria
Galesko printzearen intsignia

Gaur egun, titulu hau Karlos Galeskoak du, Elisabet II.a Erresuma Batukoaaren semea. Kornualleseko dukea eta Rothesayeko dukea tituluak tronuaren oinordekoak jaiotzean edo tronua hartzean bereganatzen ditu. Aldiz, Galesko printzea titulua ematea ala ez erregearen borondatean datza.

Galesko printzearen lema Ich dien da (Nik zerbitzatu alemanez). Ohituraren arabera, Galesko printzea Westminster jauregian izendatzen da, nahiz eta azken bi kasuetan Caernarfon gazteluan izendatu zen: 1911. urtean Eduardo VIII.a Erresuma Batukoa, eta 1969. urtean Karlos Galeskoa.

Galesko printzeen zerrendaAldatu

Karlos Galeskoa Galesko printzea titulua daraman 20. printzea da:

Zki. Irudia Izena Jaio-hil Galesko printzea
1 Llywelyn the Last at Cardiff City Hall.jpg Llywelyn ap Gruffydd (1223-1282) (1267-1282)
2 EdwardII-Cassell.jpg Eduardo II.a Ingalaterrakoa (1284-1327) (1301-1307)
3 Plantagenet, Edward, The Black Prince, Iconic Image.JPG Eduardo Woodstockekoa (1330-1376) (1343-1376)
4 Richard II of England.jpg Rikardo II.a Ingalaterrakoa (1367-1400) (1376-1377)
5 Henry5.JPG Henrike V.a Ingalaterrakoa (1387-1422) (1399-1413)
6 Edward.4.plantagenet.jpg Eduardo Westminsterrekoa (1453-1471) (1454-1471)
7 Edward5.jpg Eduardo V.a Ingalaterrakoa (1470-1483) (1471-1483)
8 Edward VI by Hans Holbein.jpg Eduardo Middlehamekoa (1473-1484) (1483-1484)
9 Anglo-Flemish School, Arthur, Prince of Wales (Granard portrait) -004.jpg Artur Tudor (1486-1502) (1494-1502)
10 Hans Eworth Henry VIII after Holbein.jpg Henrike VIII.a Ingalaterrakoa (1491-1547) (1504-1509)
11 Henry Prince of Wales after Isaac Oliver.jpg Henrike Estuardo (1594-1612) (1610-1612)
12 Charles I (1625).jpg Karlos I.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa (1600-1649) (1616-1625)
13 George II of Great Britain-01.jpg Jurgi II.a Erresuma Batukoa (1683-1760) (1714-1727)
14 Frederick Lewis, Prince of Wales by Philip Mercier.jpg Federiko Hannoverrekoa (1707-1751) (1729-1751)
15 George III of the United Kingdom.jpg Jurgi III.a Erresuma Batukoa (1738-1820) (1751-1760)
16 GeorgeIV1780.jpg Jurgi IV.a Erresuma Batukoa (1762-1830) (1762-1820)
17 Prince of Wales00.jpg Eduardo VII.a Erresuma Batukoa (1841-1910) (1841-1901)
18 Kinggeorgev1928.jpg Jurgi V.a Erresuma Batukoa (1865-1936) (1901-1910)
19 The Duke of Windsor (1945).jpg Eduardo VIII.a Erresuma Batukoa (1894-1972) (1910-1936)
20 Carlos de Gales (2011).jpg Karlos III.a Erresuma Batukoa (1948-) (1958-2022)
21 William Submarines Crop.png William Galeskoa (1982-) (2022-)

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu