Gabonsariak edo aurtengo gabonetan Azkoitiko Eleiza Nagusian kantatuko diran kantak edo otsaldiak Frantzisko Xabier Muniberen kanta bilduma bat da, jatorriz Gavon-sariac edo aurtengo Gavonetan, Azcoytico Eleiza Nagusian Cantatuko diran Gavon-Cantac edo Otsaldiak izenburuarekin 1762an argitaratua.

Gabonsariak (Munibe)
Jatorria
Egilea(k)Xabier Maria Munibe Peñafloridako Kondea
Argitaratze-data1762
IzenburuaGabonsariak edo aurtengo gabonetan Azkoitiko Eleiza Nagusian kantatuko diran kantak edo otsaldiak
Orrialdeak36
Ezaugarriak
Genero artistikoaGabon-kantak eta olerkigintza
Hizkuntzaeuskara eta Bizkaiera

Egileak, Luisa Miserikordiakoak (Xabier Munibek hartu zuen goitizena) hitzaurrean esaten duenez, Bilbo, Madril eta Cadizko gabon-kantak moldiztegiraturik zeudela ikusirik, bururatu zitzaion Azkoitiko musika aingeruzkoak ere inprimatzea.[1]Azkoitiko Miserikordian hau bezala euskarazko beste testu batzuk ere argitaratu ziren eta haien sormena sarritan Muniberi egotzi zaizkion arren egile horrena direnik ez dago batere garbi, beste testu horiek hizkuntza hain zaindua ez dutelako.

Frantzisko Xabier Munibe

Bertso-konponketan eta -moldaketan Martin Beltzek lagundu zuen, segidila, aria eta kopla handietan eta musika "Melon antxiñako organista buapo ark, ta Lorentzo dantxariak, biak alkar arturik, atera dabe".[2][1]

« Teatro antzera egindako obra honek, ikasi batek egindako kanta herrikoiak ditu. Estilo jolaskorra, baina batez ere erudiziozkoa, jakintzaz hornitua, eta hau du hain zuzen Ilustrazio garaiko agergarririk bereziena. »

Juan San Martin (1974)[1]


Testua aldatu

Testu labur honek hitzaurre bat, hiru otsaldi eta kopla-jostailu atal bat ditu. Hitzaurrean egileak Azkoitia Miserikordiako Ama Birjinari egindako eskaintza dator. Otsaldien edukiak bestetik, lehenengoak tonadileak eta seguidillak jasotzen ditu, bigarrenak, aria, eta hirugarrenak, artzain-kanta. Azkenik, "Kopla-jostailuak" Jesusen jaiotzak munduari ekarriko dizkion aldaketak azaltzen ditu. Kanta hauen musika ez da ezagutzen, partiturak argitaratu ez baitziren.

Lehen otsaldian tonadila eta segidilak datoz, "ai, aur ederra" estribiloarekin. Bigarren hotsaldian "Aria, karidadearen eta egiazko amorioaren auan", eta hirugarren hotsaldia hitz lauz hasten da adirakaia batez, gero artzainen koroa datorrela Tersis eta Filis artzainen elkarrizketarekin, kopla jostailuak deituriko zortziko batzuekin amaitzeko. Hona hemen bukaerako jostailu bat:[3][1]

« Baña kanta berri au

geitxo luzatu da,

nere eztarri tristea

ia urratu da;

Nahiago det ixildu

katarratu baño;

Agur, nere jendeak,

Urrengo urteraño.

»


Hizkuntza aldatu

Lan honetan, El borracho burladon bezala, mendebaldeko euskalkian oinarritu zen Munibe baina ez bere herrikoan zehatz-mehatz, "euskara ulergarriago" batean baizik. Gipuzkera literarioaren aitzindariak bezala aztertu dira biak ala biak. Izan ere, Bizkaiko euskararen elementu ugari agertzen dira bi lanetan; egileak euskara hori ondo ezagutzen zuen zeren eta bere gurasoak Markinakoak baitziren eta emaztea Oñatikoa.[4]

Edizioak aldatu

  • 1762: Azkoitian, Misericordian argitaratuta.
  • 1899: Euskal-Erria aldizkarian.
  • 1965: Gabriel Arestik prestatuta. Teatro Zaarra, Auspoa, 48.zk.
  • 1991: Xabier Altzibarrek paratutako edizioa: Gabonsariak. El borracho burlado. Gasteiz: Eusko Legebiltzarra.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d Urkizu, Patri. (1985). «Frantzisko Xabier Maria Muniberen teatroa» www.jakin.eus (Jakin.eus) (Noiz kontsultatua: 2022-11-19).
  2. Barrutia, Pedro. (1965). Teatro zaarra.. Auspoa Liburutegia, 51 or. PMC 10996892. (Noiz kontsultatua: 2022-11-19).
  3. Barrutia, Pedro. (1965). Teatro zaarra.. Auspoa Liburutegia, 77 or. PMC 10996892. (Noiz kontsultatua: 2022-11-19).
  4. Xabier Altzibar, 38.or.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu