Dringilin dron
euskal Gabon kanta tradizionala
Dringilin dron eguberrietako euskal abesti herrikoia da. Kanta herrikoi hau Azkuek jaso zuen Aramaion, eta Cancionero Popular Vasco liburuan argitaratu zuen 1922an.[1][2]
Dringilin dron | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Resurreccion Maria Azkue |
Argitaratze-data | 1922 |
Ekoizpen lekua | Aramaio |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Gabon kanta eta herri-kanta |
Hizkuntza | euskara |
Donostiako Orfeoiak 1924an grabatu zuen 78 RPMko Neska zarra diskoan[3]. Diskoan bi abesti zeuden: [4]
- Dringilin dron, kanta herrikoia
- Neska zarra, Secundino Esnaola
Partitura eta audioa
aldatuHonela hasten da abestia:[2]
Hitzak
aldatuDringilin dron, gaur Gabon,
dringilin dron, gaur Gabon,
sabela betea daukat eta
besteak hor konpon. (bis)
Mazkelu bete aza egosi,
koloretsu ta gorriak
bereala iruntsi neutzazan
azkenengoko orriak.
Dringilin dron, gaur Gabon,
dringilin dron, gaur Gabon,
sabela betea daukat eta
besteak hor konpon.
Hiru puntako askal batekin,
sakatrapua bailitzan
ezti-lapiko handisko bati
barrua uts-uts ein neutsan
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Cancionero vasco - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-12).
- ↑ a b «Dringilin dron. Euskal kantutegia» www.eusko-ikaskuntza.eus (Eusko Ikaskuntza) (Noiz kontsultatua: 2022-01-12).
- ↑ Orfeoiko weborrian beste data agertzen da, 1923, baina Columbiaren katalogoek 1924 esaten dute.
- ↑ https://web.archive.org/web/20160816163053/http://www.orfeondonostiarra.org/eu/diskografia/orria_10/1923/nezka-zarra-.html