Mesias sarritan euskal gabon kanta herrikoi bat da.

Mesias sarritan
Jatorria
Egilea(k)Bartolome Ertzilla
Argitaratze-data1892
Ezaugarriak
Genero artistikoaGabon kanta

Bartolome Ertzillak sortua 1892ko Eguberrietan, Durangoko Santa Ana parrokiako koruan estreinatu zen, gero euskal lurralde guztiak zeharkatu ditu, herrikoitzat hartzen da eta Gabonetako bileretan ohiko abestia da.[1]

Bartolome Ertzillak gabon-kantari gaztelaniazko titulua jarri zion: ‘Al nacimiento del hijo de Dios’, nahiz eta osorik euskaraz idatzi. Horregatik, konposizioari hasiera ematen dioten bi hitzen izenarekin ezagutu da beti: “Mesias sarritan agindu zana…”.[2]

Ertzilla izan zen musikaren egilea, eta Balbino de Garitaonandia izan zen testuaren arduraduna. Partiturak Cástor de Gorrichategi jaunari, irakasle berriztarrari, eskainia dio, haren dizipulua izan baitzen.[2]

Partitura eta audioa

aldatu

Honela hasten da abestia:[3]

 

Hitzak

aldatu
Mesias sarritan agindu zana
aingeru artean dator gugana (bis)
gloria zeruan bakea hemen
kantari aingeruak dagoz belenen (bis)
kantari aingeruak dagoz belenen.
Belengo portalean, negu gogorrean,
jaio da gure Jesus askatxo batean
Estalki gabe dago, abere artean
guztiz ahaltsua dana zeru ta lurrean
Hantxe dago
gure Jesus Hantxe dago, bai
Haurtxo txikia
askan dago
amak esan dio
lo egiteko
bainan haurtxoak
begiekin
esaten dio:
ama ezin

Erreferentziak

aldatu
  1. Arana Martija, José Antonio. «Bartolomé Ercilla y su "Mesias" /» www.kmliburutegia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-24).
  2. a b (Gaztelaniaz) Aranbarri, M.. (2018-11-24). «¿Quién fue Bartolomé Ertzilla?» durangon.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-24).
  3. Mesias Sarritan - Bartolome Ercilla - PARTITURA. (Noiz kontsultatua: 2022-01-12).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu