Hator hator
Hator hator euskal gabon kanta herrikoia da. Gehien entzuten diren gabon-kantetako bat da, abestia oso herrikoia baita.[1][2][3][4] Hamaika bertsio grabatu dituzte hainbat abeslarik, abesbatzak eta musika-taldek.[5]
Hator hator | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Jesus Guridi, Juan Kruz De la Fuente, Resurreccion Maria Azkue eta Bartolome Ertzilla |
Sorrera-urtea | XVIII. mendea |
Argitaratze-data | 1920 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | herri-kanta eta Gabon kanta |
Hizkuntza | euskara |
Tonoa | Re maior |
Kantuaren lehen bertsioa XVIII. mendean sortu zuten Durangoko de la Fuente anaiek (Durangoko plateruak bezala ezagunak). Urteetan zehar hobekuntzak jaso ditu gero hitzetan eta harmonizazioan.
Gabon gauean bildu omen dira beti familiako senide guztiak, atzerrian edo beste herri batean bizi direnak ere. Kanpoan dauden senide horiek etxera itzultzen dira egun horretan. Egun horietan neguko solstizioa da, urte osoko beste egunekin konparatuta gau luzeena dutenak dira. Gau luze eta hotz hori aukera aproposa da familia osoa biltzeko, suaren inguruan eta, garai batean, gaztaina zimel beroak jateko. Gaztainak burdinazko danbolin baten barruan prestatzen dira suaren gainean, eta eragin egin behar zaio danbolinari gaztainak hor barruan bueltaka ibil daitezen, "txipli txapla pun" soinuarekin azala hautsita ondo egin daitezen. [6][7][8]
Doinua
aldatuErrepikaldiak kontuan hartu gabe, dena jarraian:[6][9][10][11]
Hitzak
aldatuHau da abestiaren hitzen bertsio tradizionala (Azkuek moldatu zuena):
- Hator, hator mutil etxera
- gaztaina ximelak jatera,
- Gabon gaua ospatutzeko
- aitaren eta amaren ondoan.
- Ikusiko duk aita barrezka
- ama be poz ta atseginez.
- Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri.
- Gaztainak erre artean,
- gaztainak erre artean,
- txipli txapla, pum!
- Gabon gaua pozik igaro daigun.
Neska eta mutilentzako bertsioa
aldatuAbestiaren bertsio tradizionala neskentzat ere baliagarri izan dadin beste bertsio bat plazaratu da bi aldaketa txikirekin:[12][13]
- Hator, neska-mutil etxera
- gaztaina ximelak jatera,
- Gabon gaua ospatutzeko
- aitaren eta amaren ondoan.
- Ikusiko duk aita barrezka
- ama be poz ta atseginez.
- Eragin eiozu, aurreko danbolin horri.
- Gaztainak erre artean,
- gaztainak erre artean,
- txipli txapla, pum!
- Gabon gaua pozik igaro daigun.
Egileak
aldatuAbestiaren jatorria konplexua da. Antonio eta Juan Kruz De la Fuente anaiek jarri zuten abiapuntua Gabon kantak sortu zituztenean XVIII. mendearen hondarretan. Durangar horiek ―dantzari eta bertsolariak biak, Juan Kruz txistulari ere bai― abesti mordoxka sortu zuten.[14]
Herriaren memorian iraun zuen ehun urtez, eta Bartolome Ertzilla musikari durangarrak partituran jarri zuen gero. Hala ere, XX. mendearen hasieran ez ziren oso ezagunak. Resurreción Mª Azkuek Otxandion bertako bi laguni bertsio bat jaso eta, ohi zuen bezala, hizkuntza aldetik zuzenketa batzuk jarri zizkion.[15] Jesús Guridik, 1920aren inguruan, ahotserako eta pianorako bertsioan argitara eman, eta geroago abesbatzetarako harmonizatu (Cantos populares vascos 3.ª serie"). Azken egokitzapen horren bitartez zabaldu eta itsatsi da Euskal Herri osoko memoria musikalean.[14] Beraz, esan daiteke doinuak bide konplexua egin zuela egungo bilantzikora iristeko, mundua eta bizitza bezalakoa.[16]
Jesus Guridi (1886-1961) Euskal Herriak eman duen musikagilerik ospetsuenetako bat da. Guridik zenbait hamarkadatan musika-diziplina ugari landu zituen, sinfoniatik (Diez melodias vascas, 1941) hasi eta zarzuelara (El caserío, 1926), operatik (Mirentxu, 1910) edo zinemako musikatik pasatuz, bere bizitzan ikuspunturik sentikorrenak izan zirenak inoiz ahaztu gabe, horrela organista izan zen eta Euskal Herriko abesti herrikoiak sortu (Hator hator) eta moldatu zituen (Euskal folkloreko XXII abesti, 1932; Boga boga esaterako). Musikari-belaunaldi emankor baten barruan bizi izan zen Guridi: Usanditzaga eta Aita Donostia garai haietakoak ziren eta harremana izan zuten. haien artean.
Non argitaratua
aldatuPartitura digitala
aldatuEuskal Kultur Elkarteak (EKE) Lorenzo Ondarraren partituraren bertsio digitala eskaintzen du hiru formatutan (PDF, MP3 eta Musescore).[6]
Grabazioak
aldatuKanta oso herrikoia da eta dozenaka bertsio grabatu dituzte hainbat abeslarik, abesbatzak eta musika taldek, besteak beste hauek: Txomin Artola eta Amaia Zubiria,[17] Gontzal Mendibil,[18] Ainhoa Arteta,[19] Orfeón Pamplonés,[20] Hatortxu Rock,[21] Pirritx, Porrotx eta Mari Motots,[22] Negu gorriak...[23]
Paperezko argitalpenak
aldatuBertsozale elkarteak argitalpen hauetan aurkitu du abestiaren doinua:[24]
- CANCIONERO Azkue 99 Ator mutil; GABON KANTAK Seminarioa 39;
- EGUBERRI KANTAK lazkao 9; CANCIONERO Arratia I 115;
- EGUBERRI ABESTIAK Oñatibia J. 1;
- GABONETAKO KANTUAK;
- CANCIONERO Orue Matia 99;
- 120 EUSKO ABESTI Mitxelena A. 27;
- DOINUTEGIA IV 2190; EUSKAL KAN
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Gabonetan "Hator hator" - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-22).
- ↑ «"Hator hator" kanta, Gabonetan - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-22).
- ↑ «`Hator, hator´ kanta - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-22).
- ↑ «`Hator, hator´ kanta, Carmen Gazteluk abestuta - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-22).
- ↑ «"Hator hator" bilaketaren emaitza.Badok» Badok (Noiz kontsultatua: 2022-12-22).
- ↑ a b c Ondarra, Lorenzo. «Hator hator» EKE (Euskal Kultur Elkartea) (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
- ↑ «Euskal kantutegia - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
- ↑ «¨Hator hator mutil etxera¨ - Vuelta a casa por Navidad. | weblog alojado en Blogia» basurde.blogia.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
- ↑ «Hator hator» EKE (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
- ↑ (Ingelesez) «Hator mutil» EKE (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
- ↑ «Frédéric Sorhaitz Collection of Basque Musical Scores» EKE (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
- ↑ «Hator neska mutil etxera • ZUZEU» ZUZEU 2018-12-31 (Noiz kontsultatua: 2021-12-24).
- ↑ Egaña, Andoni. «Ama ere» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
- ↑ a b Ansorena, Jose Ignazio. (2012-02-05). «Hator, mutil, etxera» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-12-24).
- ↑ Bilketa. (2016-12-13). «Hator, hator mutil etxera, 1918» Bilketa (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
- ↑ Ansorena Miner, Jose Ignazio. (2024-01-05). «Hator, mutil, etxera» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
- ↑ Artola, Txomin; Zubiria, Amaia. «Hator hator» Shazam (Shazam) (Noiz kontsultatua: 2021-12-27).
- ↑ Hator hator (Gontzal Mendibil). (Noiz kontsultatua: 2021-12-27).
- ↑ Ainhoa Arteta "Hator Hator". (Noiz kontsultatua: 2021-12-27).
- ↑ Hator hator mutil etxera - Orfeón Pamplonés. Pamplona-Iruña 29/12/2015. (Noiz kontsultatua: 2021-12-27).
- ↑ Hator hator neska-mutil etxera! (HATORTXU ROCK). (Noiz kontsultatua: 2021-12-27).
- ↑ Hator hator (Pirritx, Porrotx eta Mari Motots). (Noiz kontsultatua: 2021-12-27).
- ↑ Negu Gorriak - Hator, hator. (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).
- ↑ Xenpelar Dokumentazio Zentroa - Bertsozale Elkartea. «Hator hator mutil etxera I - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Ereintza abesbatza Lizarrako San Joan Bataiatzailearen elizan gabonetako emanaldian abestutako "Hator hator" abestia entzungai
- "Hator hator" abestia 2003ko ETBko Kantu Zaharrak saioan abestua
- Hator hator - negu gorriak
- “Hator, hator” kantea Bizkairaren ataria
- HATOR HATOR NESKA MUTIL ETXERA! Euskal Presoak Euskal Herrira. Ernairen bideoa (Twitter, 2019-12-24)